Nuevo Vídeo Icot 2015

Clausura/Closure

KIROLAK

sport

ARTEA

art

ENPRESA

business

HEZKUNTZA

Organisers

   

Fermín De la Calle

Universidad Pontificia de Periodismon Kazetaritzan lizentziatua. AS egunkariko erredakzioko partaide 1998 eta 2012 artean, futbolaren atalean erredaktore lanetan ibili zen eta 1999-2002 artean Real Madrid ataleko erredaktore izan zen. 2002-2006 bitartean AS egunkariko ordezkari Galizia eta Asturiasen eta kirol anitzetako ataleko nagusi 2007-2010 bitartean, eta 2010-2012 bitartean futbol ataleko nagusi eta ekitaldi garrantzitsuetarako ordezkari.

Terra web orriko kirol editorea, 2012-2014 bitartean. Voz Polpuli web orriko editorea 2014tik gaur egun arte. Yahoo-Eurosport web orrian blogaria da eta 2006az geroztik, errugbi aditua Canal +-en, bertan, Sei Nazioetako Txapelketa eta 2007 eta 2011 urteetako Munduko Txapelketak babestu ditu. JotDown, Esquire edo Libero aldizkarietan idazten du eta 2012-2014 bitartean, Estudio Estadion parte hartu zuen.

Joko Olinpikoak (Sydney 2000 eta Londres 2012), Eurokopa (Polonia eta Ukrainia 2012), Futboleko Amerika Kopa (Paraguay 1999 eta Argentina 2011), Konfederazio Kopa (Brasil 2013) edo Belako Amerika Kopa (2007) babestu ditu.

Marketina eta Kirola katedran ESIC Klaustroko Partaide, Sport Marketin 2013 jardunaldietan eta 2014 Periodismo Digitalen hizlari. Europar Unibertsitateko Real Madrideko Kirol Kazetaritzako Masterreko Teknologia Berrietako irakasle (2012-2012). Valencia International Universityko Masterrean Kirol Erredakzioko irakasle (2011-2012) eta iRedes-eko hizlari 2014an.

Grupo Prisako PDD IESE Bussiness School-en (Madril, martxoa-ekaina 2007).

Mahai biribila

Benetan dago guztia idatzirik? Beti irakurtzen diren kontaketak, beti irabazten diren istorioak. Kirola eta Hedabideak.

Kirol kazetaritza hautsi al dezakete sare sozialek? Orain kirolariak al dira komunikazioko aktore handiak? Zein da gaur egun futbolarien eta zaleen artean sortzen den harremana? Horiek dira mahai honetan eztabaidatuko diren gaietariko batzuk. Kirolak istorio handiak kontatzeko eta kazetariek molde berrietara egokitzeko duten gaitasunaren adibide garbiak, dudarik gabe.

 

Institutional Partners

   

Co-organisers

   

Global Sponsor

   

Gold Sponsors

   

Media Partner

   

Partners

LOCAL

   

Promotion

   

Video Bilbao

Idazkaritza Teknikoa – EVENTIA Tel.: + 34 94 405 78 85 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Icot 2015