Nuevo Vídeo Icot 2015

Clausura/Closure

KIROLAK

sport

ARTEA

art

ENPRESA

business

HEZKUNTZA

Organisers

   

Real Sociedad FUNDAZIOA

Real Sociedad Fundazioa kirolaren praktika sustatzeko helburuarekin sortu zen, gure gazteak ohitura osasungarrietara hurbiltzeko beharrezko heziketaren parte gisa. Real Sociedad FUNDAZIOAREN sorrerako xedeen artean dago "haurtzaroan eta gaztaroan kirolaren praktika sustatzea eta hedatzea, guztiek praktikatzeko aukera izan dezaten eta kirolaren praktika gazteen prestakuntza integralari lotuta joan dadin saiatuz". Helburu hori bete nahian, Real Sociedad FUNDAZIOAK Gipuzkoako gazte guztien artean kirolaren praktika bultzatu nahi du, adinik gazteenetatik, eskolatik.

Hori dela eta, hain zuzen, Real Sociedad FUNDAZIOAREN lehentasuna gazteen heziketa da, betiere kontuan hartuta, etorkizuneko futbolari profesional posibleak prestatzeko lana garrantzitsua izanik ere, garrantzitsuena pertsona dela. Eginkizuna futbolariak prestatzea da, bai, baina baita ere Real Sociedad uzten dutenean futbolean jokatzen baino zerbait gehiago ikasi zutela aitortuko duten pertsonak prestatzea, gure klubean egin zuten egonaldia bizitzarako ikasbidea izan zela aitortuko dutenak.

Prestakuntza da Fundazioaren jardueraren bihotza. Fundazioaren egiteko nagusia gazte kirolarien prestakuntza, bereziki futbolariena, betiere kirolariaren beharrezko oreka pertsonala eta soziala bilatuz. Prestakuntza lan hori ezinezkoa litzateke Gipuzkoako futbolaren eragile guztien ezinbesteko laguntza izango ez bagenu, batik bat kluben lankidetza. Real Sociedad FUNDAZIOAk Gipuzkoako futbola babesteko eta aholkatzeko tresna izateko bokazioa dauka..

Real Sociedaden prestakuntza prozesu horretan, balioen inguruko heziketak etengabe egon behar du presente. Esfortzuaren kultura, entrega, konpromisoa, errespetua, hobekuntza pertsonala, laguntasuna, harrotasuna, umildadea, parte hartzea eta lidergoa. 100 urte baino gehiagotik datozkigun balioak dira, eta gaur egun Real Sociedad osatzen eta bizitzen dugunok zaintzeko ardura dugu, bereziki Real Sociedad FUNDAZIOTIK, Realak Gipuzkoan duen lidergoaren esentzia diren heinean. Bere balioetan oinarritutako lidergoa.

Institutional Partners

   

Co-organisers

   

Global Sponsor

   

Gold Sponsors

   

Media Partner

   

Partners

LOCAL

   

Promotion

   

Video Bilbao

Idazkaritza Teknikoa – EVENTIA Tel.: + 34 94 405 78 85 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Icot 2015