Nuevo Vídeo Icot 2015

Clausura/Closure

KIROLAK

sport

ARTEA

art

ENPRESA

business

HEZKUNTZA

Organisers

   

Leontxo García

Leontxo Garcia berandu samar iritsi zen xakearen mundura: ikastetxean ikasi zuen jokatzen, 13 urte zituela, baina 17 urte bete arte ez zen serio jokatzen hasi.

1975. urtean, 19 urterekin, Gipuzkoako txapeldun bihurtu zen eta sei urte beranduago, 1981. urtean,FIDE Maisu titulua lortu zuen. Beranduago, Nazioarteko Maisu bi arau lortu zituen eta bazirudien xakera jokatzen ospetsu bihurtuko zela, 1983. urtean Deia egunkaritik Kaspárov-Korchnói eta Smyslov-Ribli (Londres) arteko lehiaketetara joateko proposamena jaso zuenean. Orduan kazetari izateko bokazioa xake jokalari izatearena baino indartsuagoa zela konturatu zen eta laister xake lehiaketetan parte hartzeari utzi zion.

Deiatik France Presse Agentzia, EFE Agentzia eta La Gaceta del Norte egunkaria lan egitera igaro zen; ondoren SER irrati kadena eta, azkenik, El Pais egunkaria – 1985. urtean Moscun ospatu zen Kaspárov-Kárpov lehiara bidali zuten bi hilabete t'erdiz, eta orain egunkari honetan egunero idazten du – eta Radio Nacional de España kadenan (1986). Urte horietan zehar beste komunikabide batzuekin ere lan egin zuen, Moscu Irratia, El Globo desagertutako aldizkaria eta eta beranduago, La Prensa argentinar egunkarian bezala.

Sevillan ospatutako 1987. urteko Kaspárov-Kárpov Mundialean zehar eguneroko 50 programa berezi aurkeztu zituen TVE-n.

En Jaque seriea aurkeztu eta zuzendu zuen, 39 programa izan zituena, eta TVE-ek eskaini zuena (1990-1991) eta Kaspárov-ekin batera La pasión del ajedrez bilduma ekoiztu zuen, 64 faszikulu eta 25 bideorekin, Salvat Argitaletxean (1998-1999).

Eusko Jaurkaritzako Xake monitorea (1985), haurren entrenatzaile bezala esperientzia dauka eta eskolako irakasleei gradu ondoko xake ikastaroak eman dizkie.

Behin baino gehiagotan nazioarteko xake lehiaketa garrantzitsuenen komentarista izan da, Ciudad de Linares, Grand Slam-eko Maisuen Finala (Bilbo, Shanghái eta Sao Paulo), eta Munduko Txapelketa, etab. bezala. Baina bere kazetaritza lana ez da joko-zientziara mugatzen; beste kirol batzuren inguruan ere idazten du – El Pais egunkarian lanean zebilela, 2000. urteko Sidney-ko Joko Olinpikoetara bidali zuten-; Radio Nacional (2004) irrati kadeanan 28 kirol olinpikoei buruzko Destino Atenas seriea aurkeztu zuen eta Radomir Antic eta nazioarteko politikaren inguruko liburuak idatzi ditu. Bere bigarren kirol espezialitatea eskubaloia da, eta El Pais, Radio Nacional eta Colpisa Agentzirako europa mailako eta mundu mailako hainbat txapelketa kubritu ditu.

2007. urtetik Leontxok sekzio finko bat izan zeun No es un dia cualquiera programa ezagunean (igandetan, 09.20etan), Pepa Fernandez-ekin, Radio 1-ean (RNE). 2014. urtean "A vivir que son dos dias" Ser Kadenak eskainitako programan.
Xakearen propagandista nekeezina, Leontxok joko honen irakaskuntza sustatzen du bai haurrentzat – bai espainiar eta bai beste herrialdeetako ikastetxeetan- eta bai helduentzat. "Xakera sarrita jokatzeak burmuinaren zahartzea hobetzen du eta alzhéimer eta bestelako gaixotasunak ekiditeko erabilgarria izan liteke", dio.

Leontxok Espainian xakearen Nadal bat falta dela uste du: "Nazioarteko txapelketa gehien dituen herrialdea da, ehun bat inguru. Mila ikastetxeetan baino gehiago eskolaz kanpoko ekintza bezala irakasten da...baina txapeldun bat falta da. Vallejo izan zitekeen baina dedikazioa falta izan zaio. Nik Ivan Salgado galiziarrean konfiantza daukat, 19 urtekoa eta munduko junior txapeldun ordea. Ikusiko dugu".
Garai guztietako xake jokalaririk onena, "jokalaririk osoena Kaspárov izan da, bere talentu, lan eta energiagatik", dio Leontxok. "Tableroaren aurrean eseritzen zenean, bere aurkariek naturako indar baten aurka jokatzen ari zirenaren sentsazioa zuten".

Institutional Partners

   

Co-organisers

   

Global Sponsor

   

Gold Sponsors

   

Media Partner

   

Partners

LOCAL

   

Promotion

   

Video Bilbao

Idazkaritza Teknikoa – EVENTIA Tel.: + 34 94 405 78 85 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Icot 2015