Nuevo Vídeo Icot 2015

Clausura/Closure

KIROLAK

sport

ARTEA

art

ENPRESA

business

HEZKUNTZA

Organisers

   

Howard Gardner

BIO 

Aurkezpena bideo konferentzia bitartez.
Howard Gardner (Scranton, EEBB, 1943ko uztailak 11) Harvard-eko Unibertsitateko psikologo, ikertzaile eta irakaslea da. Eremu zientifikoan gaitasun kognitiboen analisiaren inguruan egindako ikerketengatik eta adimen anitzen teoriak formulatu izanagatik ezaguna da. Azken honengatik 2011ko Gizarte Zientzietako Principe de Asturias Saria jaso zuen.

Gardner Harvard-eko Goi Mailako Hezkuntza Eskolako Zero Proiektuko zuzendari kide emeritua da, non hezkuntza eta psikologia irakasle bezala lan egiten duen, eta Boston-eko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Neurologia irakaslea ere bada.

1983. urtean Frames of Mind: The Theory of Multiple Intelligences liburuan bere teoria aurkeztu zuen, eta 1990. urtean Lousville-eko Unibertsitateko Grawemeyer Saria jasotzen lehen estatubatuarra izan zen. Bertan, adimen bakar baten existentziaren ideia gaitzesten du, froga psikometrikoen bitartez.


Goodwork proiektuan parte hartzen du, helburutzat lan arloko kalitatea eta norberaren estima hobetzea dituena, eta nagusiki bikaintasuna eta etikaren faktoreak hartzen ditu kontutan.


Hogei bat inguru "honoris causa" sari eskuratu ditu, Camilo Jose Cela, Tel Aviv, Princeton, McGill, etab. bezalako Unibertsitateen eskutik.
Principe de Asturias-eko Fundazioaren epai-mahaiak Gizarte Zientzietako Principe de Asturias Saria eman zion (Espainia, 2011ko maiatzaren 11a). Sariaren jasotze ekitaldira Montserrat Ikastetxeko zuzendariarekin joan zen: Montserrat del Pozo Ama. Vallvidrera-ko Montserrat Ikastetxean hainbat urtetatik hona metodologia honekin lan egiten dute, eta horregatik Howard Gardner-ekin batera joan zen saria jasotzera. Sari honetarako bere hautagaitza Avanza Fundazioak proposatu zuen.

 

Institutional Partners

   

Co-organisers

   

Global Sponsor

   

Gold Sponsors

   

Media Partner

   

Partners

LOCAL

   

Promotion

   

Video Bilbao

Idazkaritza Teknikoa – EVENTIA Tel.: + 34 94 405 78 85 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Icot 2015