Bertaratuko direnentzako informazioa
MIKEL AGIRREGABIRIA
Fisika teorialaria; Ingeniaritza Industrialean eta Informatikan ikasketa aurreratuak ditu eta masterra du Museolaritzan. Gainera, UPV-EHUko Zientzia Esperimentalen eta Matematiken Didaktikako irakaslea da eta formazio zuzendaria izan zen EITBn zortzi urtez.
Euskal erakundeetako lau departamendutan ere lan egin du: Hezkuntzan, Teknologia eta Hezkuntza Zerbitzuko nagusi izan zen; Kulturan, Zientzia, Informatika eta Teknologiako aholkulari; Droga-menpekotasunaren prebentzioan Zuzendaritza lortu zuen; eta azkenik, Industrian, Euskadi Informazioaren Gizartean lantaldeko nagusi. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berrikuntzako Zerbitzuko nagusia da.
Hitzaldi, programa eta saio askoren egilea dugu, 'Teknologia eta Hezkuntza' (Narcea, 1988) obraren editorea edo erakunde eta politika planen erredaktorea; adibidez, 'Hezkuntza XXI: Una educación para el Siglo XXI' (2006). Interneten ere presentzia nabaria du; blogari sutsua izanik Aprendices, Ikasbloggers, GetxoBlog eta BlogEu bezalakoetan parte hartzen du. Internet&Euskadi Ohorezko Sariduna izan zen eta oso presente dago sare sozial guztietan.
Hainbat hitzaldi antolatu ditu, udako ikastaroak zuzendu, guztiak pertsonak erakundeetan gai harturik. Gaur egun, eraldatze digitalak hezkuntzan eta ikaskuntza alderdi desberdinetan, edo inguru kultural, sozial, politiko eta sindikaletan duen lekua aztertzen dihardu.