Bertaratuko direnentzako informazioa
Shahin Rahimifard
Loughborough Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikoko eta Eraikuntzako Wolfson Eskolan Ingeniaritza Jasangarriko irakasle da. 2004an, 'Eraikuntza Jasangarria eta Teknologien Birziklatzea (SMART)' [www.centreforsmart.co.uk], izeneko Elkartea sortu zuen, eta gaur egun zuzendaria da. EPSRC elkarteko atxikitako zuzendaria ere bada, bertan, elikadura-sortze prozesu berritzailea garatzen dute, jasangarritasuna helburu harturik ikerketan inork baino gehiago sakonduz. Karbono isuria murrizteko eta energia eraginkorrerako produktuen diseinu jasangarrirako proiektuak garatu dituzte, negozio jasangarri eta kontsumo ereduak aurrera eraman edo birziklatze eta birmanufakturatze teknologiak sortu.
Rolls-Roycek, Jaguarrek, Toyotak, GM-k, PepsiCo-k, Heinz-ek, Nikek, New Balancek, Tesco-k edo Nextek, besteak beste, proiektu guzti hauen aldeko apustua egin dute.
Ramihad irakaslea izan zen 2007an Loughboroughen izan zen 'Garapen Jasangarriaren Diseinu eta Manufaktura'-ren 5. Nazioarteko Hitzaldiaren bultzatzaile eta zuzendari nagusia. Gainera, 2008az geroztik, 'Ingeniaritza Jasangarriko Nazioarteko Aldizkaria'-ko editore nagusia ere bada.