Bertaratuko direnentzako informazioa
José María Luzarraga
Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta Mondragon Team Academy (MTA) ekintzaile sareko sortzaileetako bat. Mondragon Unibertsitatean Enpresa Kudeaketan doktorea (2008). Deustuko Unibertsitatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da (2000) eta Team Academy Finlandian eskuratutako Team-Entrepreneurship Masterra (2009) du.
MIK (Mondragon Investigation Knwoledge) Grupo Mondragoneko gestio ikerketa guneko nazioarteko ikertzailea. Globalizazioan eta multilokalizazioan, BRIC herrialdeetan eta Asia hego-ekialdean espezializatua; bertan, 2005az geroztik, nazioarteko zenbait ikerketa garatu ditu.
Hainbat herrialdetan maila internazionaleko hitzaldiak eskaintzeko aukera izan du. Ondoko unibertsitateekin ere lankidetzan aritzen da: CEIBS (Shanghai), Tecnológico de Monterrey (Querétaro), Harvard Business School y Stanford.
Haimaika urte daramatza International Project Manager bezala lanean, eta estrategia kontsulta, teknologia eta proiektuen bideratzean bost; bestalde, sei urte daramatza ikerketa lanean.
Azkenik, gizarte eragilea da, eta gizarte enpresa berrien bultzatzailea: 'Viaje Solidario' turismo arduratsurako plataforma (2004), 'Empathya Cosulting' RSC eta lidergo kontsultarako (2005), edo EuskalAsia.