Bertaratuko direnentzako informazioa
Iñigo Marquina Zarraga
Ingeniaritza industriala egin zuen UPV-EHUn eta MBA Bartzelonako IESEren eskutik.
Evocalia ekimenaren bultzatzaileetako bat da eta bere langintza profesionala zuzendarien, taldeen eta elkarteen aldaketa prozesuak erraztera bideratzen du. Azken 15 urteotan 100 elkarte desberdin baino gehiagotako garapen eta aldaketa prozesuak zuzendu edo lagundu ditu.
Iñigoren prestakuntza askotarikoa da: Sidneyko 'Behavioural Coaching Institute'-en coachinga egin zuen, 'Elkarteetako talde eta banakako harremanak' Londresko Tavistock Instituten, 'Psikodrama eta teknika aktiboak' International Institute of Humans Relations Dean and Doreen Elefthery-ren bitartez, beste garapen programa labur batzuk Külpp & Partners-ekin, Hakomi Instituterekin...
Coachingean aritu baino lehenago, industria sektorean zuzendari lanetan aritu zen, denetariko lanak egiten –salmentak, gestio kontrola, fabrika zuzentzen- eta askotariko ingurune kulturaletan –Espainia, Erresuma Batua-, honek, enpresen inguruko ikuspuntua aberastu zion.
Hitzaldiak antolatu ditu eta udako ikastaroak zuzendu ditu, guztiak pertsonak enpresetan gai bezala harturik.