Bertaratuko direnentzako informazioa
Basque Culinary Center
Basque Culinary Centerren helburuetako bat sukaldaritzak etorkizunean berrikuntzagune izaten jarraitzea da. Horretarako, besteak beste, goi-mailako ezagutzak sortu eta profesional gaituak prestatuko ditu; ikerketa eta ezagutzaren transferentzia sustatuko ditu, bai goi-sukaldaritzako profesionalen artean, bai gastronomiarekin zuzenean edo zeharka lotutako enpresa- eta ezagutza-sektoreetan; eta nazioarteko oihartzuna lortuko du.
Zentroak baditu beste helburu batzuk; esate baterako, sektoreko enpresetan transferentzia teknologikoa eta berrikuntza bultzatzea, eta enpresa-ekimen eta -proiektu berriak sortzea.
Elikaduraren eta gastronomiaren inguruko ikerketari eta berrikuntzari dagokienez, hauek dira zentroaren oinarriak:
Elikadurari buruzko heziketa eta elikadura-ohiturak.
Elikadurarekiko gizarte-erantzukizuna.
Elikadura-joerak.
Berrikuntza, sektoreko enpresen kudeaketan.
Lotutako teknologiak garatzea.
Elikagaiak egitea, aurkeztea eta kontserbatzea