Bertaratuko direnentzako informazioa
Javier Romero
Javier Romero Naranjo Berlin-eko Alexander von Humboldt-eko Unibertsitateko Musikologian doktorea da. Antzinako musikan espezializatua dago eta koral anitzeko musikaren inguruko doktoretza-tesia Hermann Danuser musikologiako katedratikoaren tutoretzapean burutu zuen.
Bere tesiak, alemanez idatzia eta defendatua, saririk handiena jaso zuen. Gitarra klasikoa eta orkestra zuzendaritzako goi mailako ikasketak ditu, azken hau Karl-Heinz Werner eta Constantin Alex irakasleekin Alemanian perfekzionatu zuen ikasgaia. Geografia eta Historian lizentziatu zen; ondoren Maryland-eko Unibertsitatean (EEBB) Arts in Ethnomusicology arloan Master bat egin zuen. Gaur egun ANECA-k izendatutako unibertsitateko irakasle bezala egiten du lan, eta Alacant-eko Unibertsitaten "Investigación en Educación Musical y Movimiento" inguruko doktoretzako ikastaroen koordinatzailea da.
Bapne metodoa aipagarria da (gorputz perkusioa eta adimen anitzak).