Logo

Koldo Saratxaga

BIO

 

Koldo Saratxaga Sopuertan (Bizkaia) jaio zen 1947an, Ingeniari Teknikoa da eta Deustuko Unibertsitatean eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan burututako bi master ditu. Bere ingeniaritza ikasketak amaitu ondoren, Vidrieras de Llodio-Villosaren eskutik lan munduan sartzen da, non 14 urteko egonaldian, hainbat sailen arduradun izan zen.

Hurrengoko zazpi urteak, 1984tik aurrera, lehen sektorera bideratzen ditu, sustatzaile eta gerente bezala: Etorki S. Koop., CAJA LABORAL, krisian dauden kooperatibetan lan eginez, eta UROLA S. Koop., non bi urteren buruan emaitza garrantzitsuak lortu zituen.

1991an eta 2005. urtera arte, IRIZAR S. Koop. gain hartzen du Irizar Proiektuko Koordinatzaile Orokor bezala eta Irizar Group-eko Lehendakari bezala aldi berean.

Koldo Saratxagak ondorengo sariak jaso ditu, besteak beste:
-Gipuzkoako Urteko Enpresari Saria, Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak emana (1997).
-Espainiako Urteko Ekintzaile Saria, Ernst&Young, La Caixa eta Cinco días-en eskutik (1997).
-Euskal Herriko Enpresari Onenari Saria (2001).
-Gaur egun arte, Irizar enpresa da Espainiako estatu mailan enpresa handientzako Europako EFQM saria lortu duen bakarra 2000. urtean, eta baita Europako urteko autobus onenarentzako saria 2004. urtean.
-2005. urtean, Euskal Herriko "Ospe oneneko kudeatzailea"-ren lidergotzaren aitzindari izan zen, 2005eko Euskadi REcor Txostena egiteko jasotako liderren iritzien arabera.

Copyright - Icot 2015