Bertaratuko direnentzako informazioa
JAVIER GOIENETXEA
Psikologian lizentziatua da eta gai honen eta finantzen inguruko zenbait gradu-ondoko ditu. Enpresa Coach Ontologikoa.
Ibilbide zabala egin du mundu kooperatiboan (31 urte) eta bertan, zenbait gobernu elkartetan eta zuzendaritza kontseilutan parte hartu du: Eika, Eroski, Erkop, Eroskiko Gizarte Kudeaketa Batzordeak eta Mondragon Corporación, Lagun Aroren, Cecosaren (Grupo Eroski), Erkopen Zuzendari Batzordeak eta/edo Administraziokoak, eta Corporacioneko Batzorde Iraunkorra.Gainera, Modelo de Gestión Corporativo Mondragon sortu zuen Batzorde Teknikoan izan zen.
Erakundeen arteko harremanen arloan: Euskadi Elikadura Klusterreko zuzendari (2009-2011), Konfekoop-eko zuzendari, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa (2011- 2015), Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusiko zuzendariordea (2011- ...), CEPESeko zuzendariordea, Gizarte Ekonomiako Espainiako Enpresen Konfederazioa (2012- 2015), Erkideko zuzendaria (Federación de Cooperativas de Trabajo Asociado, Enseñanza y Crédito de Euskadi (2013- ....), CES-eko kontseilaria (Consejo Económico y Social Vasco) (2012 – 2014) eta Mondragoneko Kontseiluko eta Batzordeko zuzendaria (Diciembre 2014 - ....).