Bertaratuko direnentzako informazioa
Andoni Zubizarreta
Espainiako selekzioko jokalari ohia eta F.C. Bartzelonako kirol arduradun ohia
Futbolari bezala, atezain izan zen ondorengo lau talde hauetan: Deportivo Alaves, Athletic Club, F.C. Bartzelona eta Balentzia F. C. Soilik Xavi Hernández eta Iker Casillasek jokatu dute berak baino norgehiagoka gehiago Espainiako selekzioarekin, 126 egin zituen berak hain zuzen.
Gasteizen jaio zen 1961ean eta 1978an Deportivo Alavesen jokatzen hasi zen. 1981ean Athletic Clubera joan zen eta bertan egin zuen debuta Espainiako Ligako 1. mailan, horrela, 17 denboraldi egin zituen Espainiako futboleko elitean jokatzen.
Athleticen jokatzen, Javier Clementek gidaturik, 2 Espainiako Liga, Errege Kopa bat eta Superkopa bat irabazi zituen. 1986an, Mexikoko Munduko Kopan Espainiako Selekzioarekin aritu ondoren, Bartzelonara joan zen; bertan lortu zuen arrakasta kirolari bezala; taldeko euskarri garrantzitsuenetariko bat izanik urte horietan zehar. 1994an Balentziara joan zen eta bertan 4 denboraldi egin zituen Espainiako elitean.
1998an futbolean jokatzeari utzi ondoren, Athletic Clubeko kirol arduradun izendatu zuten 2001-2004 bitartean. 2010ean Sandro Rosell Bartzelonako presidente izendatzearekin batera, Zubizarretak taldeko kirol arduradun postua hartu zuen.