Bertaratuko direnentzako informazioa
MONDRAGON UNIBERTSITATEKO ERREKTOREA
Vicente Atxa Uribe (Oñati, 1965). Elektronikako Ingeniaritza teknikoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoan eta Goi Ingeniaritza La Salle Ingeniaritza Eskolan (Ramon LLull Unibertsitatea, Bartzelona). Gainera, Britainia Handiko Staffordshire Unibertsitateko Elektroniko eta Komunikabideetako Doktorea da eta Mondragon Unibertsitateko MBA Exekutibo Masterra ere egin zuen.
1987-1989 bitartean Ulma Packaging enpresako I+G teknikari bezala lan egin zuen eta 1989. urtetik aurrera I+G teknikari bezala jarraitu zuen Rofin Sinal Laser-erako (Hanburgo-Alemania). Ondoren, Britainia Handiko Stafforshire Unibertsitateko Komunikazioko irakasle laguntzaile izan zen.
1993an Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Elektronika Sailean irakasle sartu zen. Bertan, irakasle aritzeaz gain komunikabideen eta seinalearen teoriaren eremuan ikerketa eta berrikuntza teknologikorako proiektuetan parte hartu zuen.
2007tik 2015era bitartean Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Zuzendari aukeratu zuten eta 2015etik aurrera, Mondragon Unibertsitateko Errektorea da.