Bertaratuko direnentzako informazioa
BRUNO DELLA CHIESA
Della Chiesa jatorri italiar, frantses eta alemaniarreko hizkuntzalaria da, eta bere burua definitzeko "kosmopolita lanpetu" erabiltzen du. 1999 eta 2008 bitartean 'Garunaren Ikerketa eta Ikasketaren Zientziak' ikerketa proiektua sortu eta zuzendu zuen Ikerketa eta Hezkuntza Berrikuntzarako OCDE gunean, eta beraz, irakaskuntza neurozientziaren sortzaile bezala ezaguna da. 2008az geroztik, Harvard-eko unibertsitatean irakasle da eta 'Informazioaren zurrunbiloa' edo 'Tesseracts garunean' bezalako teoriak plazaratu ditu.
Gaur egun honetan dihardu:
1/ Hezkuntza globala gerturatzen; hau da, kontzientzia kultural / globalerako hezten.
2/ Hezkuntza neurozientziarako garapena.
3/ Erabakien hezkuntza politiketan eta auzi etikoetan zientziak dituen mugen azterketa.