Bertaratuko direnentzako informazioa
Rabbi Rafi Feuerstein
Bere aitak sortutako 'Feuerstein Institute'-ko zuzendaria. Jerusalemen (Israel) kokatutako institutua Feuerstein Metodoa deiturikoa aztertzen, garatzen eta hedatzen saiatzen da. Metodo hau, adimena eta ikaskuntza sistematikoki garatzeko eta ebaluatzeko tresna kognitiboz osaturik dago. Bestalde, Feuerstein errabinoak Metodoa zabaltzea du helburu, helduentzako metodoa garatuz, Feuerstein egoitzak mundu osoan zehar hedatuz eta garatze bidean dauden herrialdeetan aurrera eramateko programak diseinatuz eta aurrera eramanez.
1989an hasi zen Feuerstein Jerusalemgo Unibertsitate Hebraiarrean Psikologia eta Filosofia ikasten eta gaur egun, Psikologiako bere disertazioa prestatzen dihardu Parisko Unibertsitatean. 1993an hasi zen Feuerstein Institutuan lanean, ebaluaketa kognitibo-dinamikoaren atalean, hain zuzen; eta hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu gai honen inguruan. Bestalde, hezkuntza integratzailearen eta terapiaren inguruko hitzaldietan parte hartzen du Israelen eta mundu osoan zehar.
Feuerstein Institutuan aritzeaz gain, Israeldarrentzat identitate judutar komun bat eraikitzeko asmoa duen Errabinoen Tzohar Elkartearen sortzaileetako bat da. Gainera, Jerusalemgo Har Nof-eko elkarte nazional-erlijiosoko errabinoa ere bada.