Bertaratuko direnentzako informazioa
Bill Martin
Bill Martin John-ek 20 lurraldeetan zehar izandako hezkuntza eta enpresa arloko 30 urteko esperientzian aurkitu duen liderrik onena da. Zuzendari bezala estatu mailako hainbat sari irabazi ditu EEBBetan, eta bere zerbitzuak aurrerapen iraunkor bat nahi duten ikastetxeek eskatzen dituzte. Bitan, Bill-ek bere taldea sariak irabazten dituzten ikastetxeak sortzera eraman du, eta hauek erronka handia suposatzen zuten arloetan. Berriki, Detroit-eko Monroe Institutuak Amerikako ikastetxe onenetako bat bezala saria jaso zuen.
Bill-ek sistemen pentsamendua, taldeen lidergotza, eta ikastetxeetan lidergotza sustatzearen inguruko ezagutza praktikoa dakar berarekin. Bederatzi herrialde desberdinetan lan egin du, hezkuntza, gobernu eta enpresa arloetan.