Bertaratuko direnentzako informazioa
carol mcguinness
BIO
Carol McGuinness Belfast-eko Queens Unibertsitateko Psikologia irakaslea da, Irlandako Iparraldean. Bere ikasketak psikologiaren aplikazioa ikasgelako irakaskuntzarekin lotutako testuinguruetan aztertzean zentratzen dira.
ACTS proiektuko zuzendaria izan zen (Activating Children's Thinking Skills), Iparraldeko Irlandan. Metodo honek adin goiztiarretan ikasgaietan pentsamendu gaitasunak hobetzeko metodologia bat erabiltzen du, eta Galesen, Ingalaterran eta Eskozian antzerako proiektuak sortzen lagundu du.
"From Thinking Skills to Thinking Classrooms" eragin handiko erreportaiaren egilea da. Bere ikerketa ACTS metodologiak Lehen Hezkuntzan duen eragina ebaluatzen zuen 3 urteetan zehar. Estatu mailan ikasgaietako hainbat garapenenetan eta pedagogian aholkulari izan da.
Duela gutxi, British Council-ekin eta Tailandiako Hezkuntza Ministerioarekin lan egin du, Tailandian ACTS proiektu bat martxan jartzeko. 2011ko ekainean Belfast-eko Adimenaren Nazioarteko 15. Batzarra antolatu zuen.