Bertaratuko direnentzako informazioa
Yuri Morejón
Yuri Morejón politologoa da, analisi politikoan, iritzi publikoan eta krisi egoeratan komunikazioaren kudeaketa arloetan espezializatua. Bilbon jaioa, Nueva York-en bizi sa, Espainia, EEBB, Italia, El Salvador, Honduras, Venezuela eta Argentinan lan esperientzia duelarik, eta enpresari, agintari eta kirolarien komunikazio publikoaren aholkularia da. Instituzio arloko Yescom Consulting-eko eta Comunicar es Ganar, lehen mailako kirolarietara bideratua dagoen aholkularitzen zuzendaria da.
Era berean, Euskal Herriko Unibertsitateko, Deusto Unibertsitateko, Salamaca-ko pontifize-Unibertsitateko, Juan Carlos Erregearen Unibertsitateko, Carlos III Unibertsitateko, Ortega y Gasset Unibertsitate Institutuko, Complutense Unibertsitateko, Camilo José Cela Unibertsitateko, Real Madrid Eskola Unibertsitateko eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko hamar master baino gehiagoren komunikazio eta izen publikoko irakaslea da.
Hainbat komunikabidetan parte hartzen du, eta "De tú a tú. La buena comunicación de gobierno" (2010), liburuaren eta kirolaren eragin sozialaren inguruko "Legendarios. Fabricados para emocionar" (2012) eta "Emigrantes del Balón.Proyección frente a la crisis" (2013), dokumentalen egilea da, bi hauek TVE-en igorriak. 2014ean, "The Human Side of a Leader" filmatu eta ekoiztu zuen, Hillary Clinton-en 2016ko EEBBetako lehendakaritza lortzeko hautagaitzaren inguruko dokumentala.