Bertaratuko direnentzako informazioa
Ewan McIntosh
BIO
Ewan McIntosh NoTosh Limited-en sortzailea da, alde batetik sormenezko enpresekin produktuak eta zerbitzuak garatzen dituena, eta ondoren proiektu horien prozesuak, jarrerak eta ikerketak hezkuntzaren mundura eramaten dituen enpresa. Bere enpresak ehundaka ikastetxe eta auzorekin egiten du lan, haurren partehartzea hobetzeko moduari buruz ideiak, inspirazioa eta ikerketan ekarpenak eginez.
Ewan frantseseko eta alemanierako irakaslea izan zen institutuan, teknologia eta lidergotza arloetako ikerketara igaro aurretik, Eskoziako Ikasketa eta Teknologiako Lehen Kontseilari bezala. Beranduago, Erresuma Batuko zerbitzu publikoko telebista baten inbertsio funtsarik handinahietako bat sortzen lagundu zuen, 100 milioi dolarreko "Channel 4 Telebistako 4iP" Funtsa.
Mundu mailako sormenezko enpresekin, gobernuekin eta ikastetxe barrutiekin NoTosheko lana zuzentzeaz gain, Ewan, Neelie Kroes Europar Batzordeko Lehendakariordearen "Digital Angel" aholkularia da.