Bertaratuko direnentzako informazioa
José Antonio Marina
BIO
Jose Antonio Marina Toledon jaio zen 1939. urtean. Filosofo eta idazle polifazetikoa, adimenari buruzko ikerketak Filosofia irakasle izatearen lanarekin eta fenomenologia, psikologia genetikoa, neurologia eta hizkuntzalaritzarekin erlazionatutako ikaskuntzarekin bateragarri egin ditu. Bere bizitza prolifikoaren azken 25 urteak eman ditu lan hauetan murgilduta.
Bere lehenengo liburua 1992. urtean argitaratu zen, eta bere ospe geroz eta handiagoak hainbat sari jasotzera eraman du, gaur egungo espainiar pentsalari bikainetako bat bihurtu delarik. Bere argitalpenen artean ondorengoak dira aipagarrienak: Teoría de la inteligencia creadora (1995), Ética para náufragos (1996), El laberinto sentimental (1998), Diccionario de los sentimientos (1999), El misterio de la voluntad perdida (1998), El vuelo de la inteligencia (2000), Crónicas de la ultramodernidad (2000), La lucha por la dignidad: teoría de la felicidad política (2000), La selva del lenguaje (2002), El rompecabezas de la sexualidad (2002) y Dictamen sobre Dios (2002).
Bere lehen lanean, "Elogio y refutación del ingenio" delakoa, azkartasuna askatasuna behar duen proiektu existentzial bezala definitzen du. 1995. urtean "Ética para náufragos" argitaratu zuen, etika bizitzeko modurik adimentsuena dela esanez. “La Creación Económica" liburua giza erantzukizun korporatiboaren ikuspuntutik nagusitzen diren teoria ekonomikoen berrikusketa bat da. José Antonio Marina kudeaketa arloetan eragin handiena duen filosofoa da eta gaur egungo pentsalaririk irakurriena eta mirestuena. Bere idazlanetan zientzia, teknologia eta humanismoaren arteko unifikazio bikoitza bilatzea defendatu du. “Teknikak ezin du arazorik ebatzi, baizik eta pertsonek”.