Bertaratuko direnentzako informazioa
Ron Ritchhart
BIO
Ron Ritchhart Harvard-eko "Project Zero"arekin lotzen den ikertzailea da, non bere lana ulerkuntzarako irakaskuntza, izaera intelktualaren garapena, sormenezko irakaskuntza bezalako gaietan zentratzen den, ikasleek "modu nabarian pentsatu dezaten" lortuz, eta azkenaldian, ikastetxearen garapenean eta gelako kulturan baita ere.
Ron-en ikerketa eta idazlanak, bereziki "Kultura Indarren" bitartez taldeko kulturaren ulerkuntzarako markoa eta izaera intelektualaren teoria, mundu mailako ikastetxeetako, eskola sistemetako eta museoetako eguneroko lanean eragina izan dute. Bere gaur egungo ikerketa irakasleak pentsamendua baliozkoa, ageria, aktiboa izaten ahalegintzen diren heinean gelak nola aldatzen diren ikusten zentratzen da.
Ron-en azken liburuan, "Making Thinking Visible", Mark Church eta Karin Morrison-ekin batera idatzia, irakurleak ikasketa ingurugiro multzo zabal batera eramaten ditu, galdera eraginkorren, entzutearen, dokumentazioaren eta "pentsamendu errutinak" izeneko erraztasun egituren bitartez pentsamendua edozein mailetan eta eta materia guztietan agerikoa nola bihurtu daitekeen erakusteko.