Bertaratuko direnentzako informazioa
Richard Gerver
Munduko hizlari laudatuenetarikoa da Richard. Aldaketaren, lidergoaren eta hezkuntzaren inguruko bere ezagutza paregabea da bere bidaia pertsonalari esker; aktore, erredaktore eta higiezinen agente izatetik, irakasle saritu eta eskola zuzendari izatera iritsi da. Bere hezkuntzarako proiektu berritzailea UNESCOk edo Britainia Handiko Irakaskuntza Sari Nazionalek laudatua izan da, besteak beste.
20 urtetan zehar irakaskuntzan aritu ondoren, lidergoaren, giza indarrararen, aldaketaren eta berrikuntzaren arteko harremanak aztertzen jardun da Richard.
2011n Urteko Enpresa Hizlari onenaren saria jaso zuen eta kritikak laudaturiko bi liburu idatzi ditu: Biharko Eskolak Gaur Sortzen (Bloomsbury) eta Aldaketa; Maitatzen Ikasi, Bideratzen Ikasi (Portfolio Penguin). Bigarren hau, enpresa liburu salduena izan zen bi hilabetez baino gehiagoz. Bi liburuak hainbat hizkuntzatara itzuliak izan dira, Richard mundu mailan ezaguna izatera iritsiz.
Gobernuak eta nazioarteko enpresak aholkatzen ditu, eta askotariko erakundeekin egin du lan; hala nola, Google, UK Sport, Puig, Microsoft, Morgan Stanley, Harrods, the LMA, Telefonica eta the IBO.
Komunikabideetan sarri izaten da, batez ere BBCn agertzen da edo aldizkarietan idazten du. Bere lana edonon nabarmentzen da, Espainiako telebistako REDES saioan nahiz British Airwayseko Inflight aldizkarietan.
Richardek lan egiten duen edozein sektoretan, helburu berbera izaten du: erakundeek gogoratu behar dute sistemak eta egiturak ez direla aldatzen direna, baizik eta pertsonak. Lan egiten dugunekiko hoberena lortzen dugula ziurtatzeko, gidatu eta zerbitzatu; komunikazioa garatzeaz, ulertzeaz, eta indartzearen kultura eragingo duten eta denbora laburrean inpaktua izango dutela erakuts dezaketen ekintzaz arduratu behar dugu.