Bertaratuko direnentzako informazioa
Francesco Tonucci (Frato)
Francesco Tonucci (Fano, 1940), "Frato" ezizenarekin ezaguna dena baita ere, italiar pentsalari, psiko pedagogo eta marrazkilaria da. Haurrek hiri ekosisteman duten paperaren inguruko hainbat libururen egilea da, baita italiar eta nazioarteko aldizkarietan hainbat artikuluren egilea ere.
Pedagogiako ikasketak Milan-eko Bihotz Sakratuaren Unibertsitate Katolikoan burutu zituen. 28 urterekin, arlo horretan sari bat jaso zuen eta eskolaren errealitatea satirizatzen hasi zen "Frato"ren izenaren bitartez, bere izenaren lehen silabak bateratuz lortzen den izena hain zuzen.
Irakasle bezala lan egin zuen, eta 1966. urtean, Estatu mailako Ikerketa Kontseiluaren Psikologia Institutuan ikerlari bihurtu zen, eta ondoren Psikopedagogia Sailaren buru izan zen, ingurumen hezkuntza programa aurrera eramaten duena. Programa honen helburua "haurrengatik eta haurrentzako" datu base bat sortzea da. Bere ikerketak haurren garapen kognitiboan, beren pentsamenduan, bere portaeran eta haurren kognizioa eta hezkuntza metodologiaren arteko erlazioan oinarritzen dira. 1991. urtean bere jaioterrian Haurren Hiria proiektua martxan jarri zuen, non helburua haurrak erreferentzia puntu gisa dituen hiri bat sortzea zen. Proiektuak arrakasta handia izan zuen eta mundu mailako puntu ezberdinetan zehar zabaldu zen.
1991. urtean jada "Telebista eta Adin txikikoen Italiar Batzordea"ren lehendakari izendatu zuten, haurren babesa helburu duen batzordea. Napoliko Zientzia Hiriarekin lan egiten du baita ere, "Txikien tailer"-erako, eta "Haurren museoa" proiektuaren parte hartzaile zientifikoa ere bada, Erroman. Lima-ko (Perú) Unibertsitate -Pontifize Katolikoko Hezkuntza Zientzien Fakultatean honoris causa irakasle izendatu zuten.