Bertaratuko direnentzako informazioa
Robert Sternberg
BIO
Aurkezpena bideo bitartez
Robert J. Sternberg 1949. urtean jaio zen psikologo kognitibo estatubatuarra da. Yale Unibertsitatean irakasle izan da, Tufts-eko Unibertsitatean Dekanoa, eta gaur egun, Oklahoma State University-ko psikologia irakaslea da. 2003. urtean American Psychological Association-eko (APA) lehendakaria izan zen.
Bere ikerketak adimenaren eta sormenaren azterketan zentratu dira. Adimenaren bere teoria triarkikoa nabarmentzekoa da, non adimena banakakoaren barne mundua, bere kanpoko mundua eta banakakoak munduan duen esperientzia terminoetan definitzen duen. Hiru adimen mota daudela aldarrikatzen du: adimen analitikoa, trebetasun akademikoak erabiliz arazoak konpontzea ahalbidetzen duen gaitasuna; sormenezko adimena, egoera berriei aurre egin eta irtenbide originalak aurkitzea ahalbidetzen duena; eta adimen praktikoa, eguneroko bizitzako erronkei aurre egitea ahalbidetzen duena. Berak idatzitako ikerketa liburu eta liburu dibulgatzaileen artean, ondorengoak dira aipagarrienak: Adimen arrakastatsua (1996), Adimenaren eboluzio eta garapena (1989) edo Amodioaren hirukia (1989), besteak beste.
Jasotako sarien artean Outstanding Book Award (American Educational Research Association,1987) eta E.L Thorndike Award for Achievement in Educational Psychology (APA, 2003) aipatzekoak dira. XX. mendeko 100 psikologo garrantzitsuenen zerrendaren barne aurkitzen da.