Bertaratuko direnentzako informazioa
Robert Swartz
BIO
Robert Swartz NCTT, The National Center for Teaching Thinking-eko (USA) zuzendaria da. Filosofian Doktoregoa du, Harvardeko Unibertsitatean graduatua da eta Boston-eko Massachusettseko Unibertsitatean irakasle emeritua. 25 urte baino gehiago daramatza mundu osoko ikastetxe eta unibertsitateetako hezitzaileekin lanean, curriculumaren edukietan adimen kritiko eta sormenezkoaren ezarpenari buruzko lan prestakuntza ikastaroak garatu eta irakasten.
Hezkuntza maila guztietan Pentsamendu kritiko eta sormenezkoaren irakaspenari buruzko hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu. Bere azken lana, 5 egileren taldeko egile liderra bera dela, Thinking-Based Learning (Pentsamenduan oinarritutako ikasketa) liburua da, 2007an argitaratua eta 2010. urtean berriz impimatua izan zena.
Urte askotan zehar National Assessment of Educational Progress-erako aholkulari izan da, eta besteak beste Australia, Zeelanda Berria, Arabia Saudi, Malasia, Chile bezalako herrialde desberdinetan curriculum berrikuntza eta hezkuntza berrikuntza alorretako hainbat proiektutan parte hartu du. Egun, International Conference on Thinking, ICOT-aren (Adimenari buruzko Nazioarteko Batzarra) antolaketa batzordearen kidea da.