Bertaratuko direnentzako informazioa
Jeff Clanon
BIO
Jeff-ek "Dickinson College"eko BA bat jaso zuen, Illinoiseko Unibertsitateik MS bat, eta Harvardeko Medikuntza Eskolan, Erkidego Psikiatria Laborategian eta MITean ere graduondoko programak burutu ditu.
Systems Perspectives-eko bazkide sortzailea da, LLC eta Antolaketa Ikasketaren Elkarteko aholkulari kide sortzailea eta zuzendari ohia. AIE irabazi asmorik gabeko erakundea da, Peter Sengek zuzendua, eta ikerketaren integrazioaren, gaitasunen sorreraren eta antolaketaren ikasketa metodoen eta teoriaren ezarpen praktikoaren bitartez funtsezko erakunde aldaketaren gaineko ezagutza eraikitzera bideratuta dagoena. AIE, MITeko Antolaketa Ikasketa Zentrotik hasi zuen bere bilakaera, non Jeff Zuzendari Exekutiboa izan zen bost urtez.
AIEko erakundeko kideekin egiten duen lanaz gain, azken bost urteotan zehar, Jeff erakunde akademikoen, Gobernu Federalaren sailen, EEBBetako Hezkuntza Saila barne, NASAren, Nazio Segurtasun Agentzien eta Mundu Bankuko Taldearen kudeaketa taldeen eta liderren irakasketan, entrenamenduan eta kontsultan zentratu da. Jeff AIEn coaching exekutiboaren negozioa ezartzeko arduraduna izan zen, sektore publiko eta pribatuko 350 exekutibo eta zuzendari baino gehiago entrenatu dituena.
Jeff-ek 30 urte baino gehiagoko esperientzia dauka ikasketa indibidualean eta erakundeen ikasketaren alorrean, eta psikologo kliniko, hezitzaile, erakunde garapeneko aholkulari eta negozioen gerente bezalako lan postuak izan ditu.