Bertaratuko direnentzako informazioa
Edward de Bono
BIO
Edward De Bono Medikuntzan lizentziatua da. Ondoren Psikologia eta Fisiologian espezializatu zen Oxford eta Cambridgen. Cognitive Research Trust (1969) eta Centre for the pranational Independent Thinking Organization-eko sortzaile eta zuzendari, 30 liburu inguru idatzi ditu eta telebistako bi telesail zuzendu ditu.
Adimenaren eta sormenaren arloko idazle, psikologo, entrenatzaile eta irakasle arrakastatsua da, eta "pentsamendu laterala" kontzeptuaren (pentsamendua hertsipenetik atera eta sormenezkoa bihurtu dadin eskuratzen den gaitasuna) aita da.
De Bonok esploratze jarrerak eta gaitasunak hobetzeko hainbat tresna sortu ditu, B.E.I. (Baikorra, Ezkorra, Interesgarria), FGK (Faktore guztiak kontutan hartu) eta O (Ondorioak) besteak beste. Hauetako asko, esplizituki pentsatzen irakatsi behar delako premisan oinarritzen dira.
Edward de Bonok 30 urte baino gehiago daramatza enpresentzako, erakundeentzako eta unibertsitateentzako prestakuntza ikastaroak ematen. 37 hizkuntzetara itzuliak izan diren 68 libururen egilea da.