Egoitza Nagusia - Euskalduna Jauregia

Euskalduna Jauregia Icot 2015aren egoitza nagusia izango da. Euskaldunaren inguruan aldi bereko saioak egongo dira (berresteko dauden egoitzak).

Hiriko erdiguneko leku pribilegiatu batean kokatuta, Euskalduna Jauregia Bilboren eraldaketa ikusgarriaren protagonistetako bat izan da. Guggenheim Museotik, Bellas Artes-eko Museotik eta Bilboko Itsasadarreko Itsas Museotik distantzia gutxira, Batzarren eta Musikaren Euskalduna Jauregiak hainbat nazioarteko sari jaso ditu, 50 herrialdek osatutako Batzarren Jauregien Nazioarteko Elkarteak 2003an emandako "Munduko Batzar Zentrorik Onena"ren Apex Award sari entzutetsua, besteak beste.

Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoek sortua, etengabe eraikitzen dagoen itsasontzi bat bezala, aintzinan Euskalduna ontziola (hortik dator bere izena) kokatua egon zen kai-muturretik urgaineratzen, Jauregiak Espainiar Arkitekturako VI. Bienalean Enric Miralles saria ere irabazi zuen 2001.urtean.

2004ko urrian Kalitate Turistikoaren "Q"a eman zitzaion, izendapen hau lortzen zuen ezaugarri horietako lehenengo eraikina izan zelarik.

53.000 m2ko erabilgarritsaun anitzeko gunea da, ekonomia-enpresa, instituzio, gizarte eta kultura arloetako hainbat jarduera ugari barne hartzen dituena. Bertan ABAOaren Operaren Denboraldia garatzen da, Estatu eta Europa mailako garrantzitsu eta ospetsuenetako bat.

Video Bilbao

Idazkaritza Teknikoa – EVENTIA Tel.: + 34 94 405 78 85 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Icot 2015