KIROLAK

sport

ARTEA

art

ENPRESA

business

HEZKUNTZA

Artikuluak

TURISMOA

Zer ikusi eta zer egin Bilbon

Bilbon zer egiteari buruzko informazio gehigarria…

GUGGENHEIM BILBO

Abandoibarra Etorbidea, 2 48009 Bilbo – 94 435 90 00 – Metro geltokia: Moyua

XX.mendeko bigarren erdialdeko eraikinik onena bezala definitua, Bilboko Guggenheim Museoak hiria guztiz eraldatu du, hiria mundura ezagutzera emanez eta bere irudia erabat aldatuz.

1997. urtean zabaldu zen, Frank Ghery amerikar arkitektoaren proiektuaren arabera, zeinek, hiria bisitatu ondoren, bere kokapena oso argi zeukala adierazi zuen. “Hau da lekua”, esan zuen, Artxanda menditik Bilboren panoramika ikusi ondoren. Leku hori antzinako Egurren Konpainiaren lurrak ziren, Ibaiaren ezkerraldearen ertzean. Arkitektoak berak azaldu duen bezala, diseinua “izan zen portuan eta orain den hirian” oinarrituta dago, Nerbioiaren urertzean ainguratutako itsasontzi bat sinbolizatuz. Titanioak, eguneko momentu bakoitzean, argiak bere gain islatzen dituen argiaren tonalitateak ikustea ahalbidetzen du. 

 

BIZKAIKO ZUBIA (ZUBI ZINTZILIKARIA)

94 480 10 12 – Metro geltokia: Areeta/Portugalete

Bizkaia Zubia 1893ko uztailaren 28an zabaldu zen, mundu mailan eraiki zen egitura metalikozko lehen zubi transbordadorea izan zelarik. Diseinua Alberto Palacio y Elissagueren lana da, Madrilgo Parque del Retiroko Kristalezko Jauregiaren eraikuntzan parte hartzeagatik ere ezaguna dena.

UNESCO-k gizon-emakume guztien ondare bezala izendatu zuen 2006.urtean. Bizkaia Zubiak 61 metrotako altueradun burdinezko 4 dorrek osatutako egitura dauka, beren artean 160 metroko luzera duen zeharraga batez lotuta daudenak, itsasoaren mailatik 45 metroko altuerara. Ibilgailu eta bidaiarien garraioa ontzitxo batean egiten da, 36 gurpil eta 25 metroko luzerako gurdi batetik zintzilikatzen dena, eta zeharraga horizontalaren erreietatik zehar mugitzen dena. 

KOSTA

Bilbo eta bere metropolitik gertuen aurkitzen diren hondartzak udarako denboraldian bertako jendeaz eta kanpotarrez beteta egoten dira. Las Arenas, Ereaga, Arrigunaga eta Gorrondatxe-Aizkorri (Getxo), Barinatxe-La Salvaje eta Arrietara-Atxabiribil (Sopela) eta Plentzia eta Gorliz-eko hondartzek, La Arenakoarekin batera (Muskiz), aitortutako kalitatezko zerbitzuak eskaintzen dituzte, sorosle eta begiraleen bitartez, dutxa, komun, megafonia, etab. Bezalako ekipamenduarekin batera. Garraiobide publikoak bertaratzea errazten du, Getxo, Sopelana eta Plentzian kokatutako Bilbo Metroaren geltokien gertutasunagatik.

Ikusi: WWW.BILBAOTURISMO.NET/BILBAOTURISMO/ES/PLAYAS-A-UN-METRO

 

PORTU ZAHARRA – GETXO

Algortako Portu Zahar bitxiaren irudia ahaztezina da, metroan Bilbotik ordu erdi eskasera aurkitzen den Getxoko herriko itsas erdigune txiki eta ederra. Aldapan eraikitako kaleetan kokatutako etxe zuriek bereganatuko zaituzte, “lehenagoko” tabernekin batera elkarbizi direnak. Jendez betetako toki alaia, mahaiko protagonista bezala arraina eta itsaskia izanik eskaintza gastronomiko handia eskaitzen dituena. Koadrilak kalean biltzen dira zerbait edan eta “pintxo” bikainak dastatzeko, Abrako badiarako bista ederrez gozatzen duten bitartean.

Portu Zaharrean bere txokoen xarmaz maiteminduko zara eta Bilbora zihoazen itsasontziei ibaitik sartu eta irtetzen laguntzen zieten Algortako marinelen garaira eramango zaitu. Portu Zaharra Monumentu multzoaren zatia da.

 

GAZTELUGATXEKO SAN JUAN

Itsasoan barrena sartzen den harkaitzezko penintsula txiki baten gailurrean, Bermeo eta Bakio artean, kondairazko Gaztelugatxeko San Juan ermita magikoa aurkitzen da. Bere jatorria misterioz inguratuta dago, antzinako tenplarioen konbentua izan zela esaten baita, edo Drake pirata famatuak, bizkaiko kostaldetik igarotzean, harkaitza bereganatu eta bertan bizi zen ermitaua itsasora jaurti zuela kontatzen duen istorioa ere ezaguna izanik. Kostara harrizko zubi batez eta 231 eskilerako harmailadi batez lotuta dago; naturako talaia dotore honen gailurrera iristea goi aldetik ikusi daitezkeen bista ederrak ditu saritzat, udako arratsetan bereziki. Beste kondaira batek dioenaren arabera ermitako kanpaia hiru aldiz jotzen baduzu zorte ona erakarri  eta espiritu txarrak uxatuko dituzu.

MARINEL HERRIAK

Bizkaiko kostaldean, Kantauriko itsaso biziak mendiekin era ikusgarrian egiten du bat.

Herri oso bitxiak, arrantza tradizio handiko portuak, surf munduko olatu oso famatu bat, hondar fineko hondartzak, estuarioak, dunak, irla txikiak…aurkituko dituzu. Gainera, zure ibilbidean zehar, arrain fresko on bat dastatzeko aukera ugari izango duzu txakoli onenarekin batera, lurraldeko ardo zuri ospetsua.

Ikusi: HTTP://WWW.BILBAOTURISMO.NET/BILBAOTURISMO/ES/PUEBLOS-MARINEROS

 

Informazio osoa ikusi: HTTP://WWW.BILBAOTURISMO.NET/ 

Azken eguneraketa: Azteazkena, 03 Abendua 2014 09:06

Bisitak: 5729

BISITA ANTOLATUAK

Errioxa

Errioxa Espainiako probintziarik txikiena da, ardoaren jatorrizko deitura ospetsuenetatiko bati izena ematen diona.

Gure lehenengo geldialdietako bat Ardoaren Museoan izango da. Museo honek, Vivaco Dinastía Fundazioari dagokiona, Vivanco ardandegi-jabe familia errioxarraren bilduma kulturala jasotzen du 4.000 m2-tan. Arkeologia, eskultura, margolaritza, etab.-ek ardoak historian zehar kultura guztietan izan duen garrantziaren ikuspegi unibertsala erakusten digute.

San Millán de la Cogolla-n, Demandako mendilerroaren azpian kokatua dagoena, Yuso eta Suso-ko Monasterioak aurkitzen dira, Gizon-emakume guztien Ondare bezala aitortuak daudenak.

Susoren garrantzia kulturala bere idazmahaitik ateratako eskuizkribu eta kodex-en bildumak agerian uzten du, Espainiako Erdi Aroko garrantzitsuenetako bat hauxe. Hemen Espainiar Hizkuntzaren adierazpen idatzirik antzinakoena sortu zen.

Yusoko monasterioa Susokoa handitzeko erakikia izan zen XI. Mendean. Museoan altxor artistiko ugari gordetzen ditu: Juan de Rizzi-ren margolanak (espainiar margolari klaustralik onenetarikoa bezala ezaguna dena), eta XVII. mendeko kobreak, eta XI. Mendeko urre eta marfilezko kutxatilak, San Millán-eko erlikiak jasotzen dituztenak.

Pertsona bakoitzeko prezioa: 90,00 € BEZ-a barne.

Prezioan barneratuta dago: autobusez bidaia, gida, Ardoaren Museorako sarrera, bazkaria, Yuso eta Suso monasterioetarako sarrera.


 

 

URDAIBAI

Urdaibaik aberastasun ekologiko handia dauka, UNESCOK biosferako erreserba bezala izendatu ahal izateko balio izan diona. Euskal Erico hezegunerik garrantzitsuenetako da eta migrazio-hegaztien atseden leku aipagarria da.

Txangoan zehar, txakoli upeltegi bat bisitatzeko aukera izango dugu. Txakolia ardo zuri, gazte eta fruta-gustukoa da, Euskal Herriko kostaldeko zonaldeetako oso berezkoa dena.

Txakoli upeltegia bisitatu ondoren, Gaztelugatxeko San Juan-en egingo dugu geldialdi bat. Bere gailurrean, San Juan-go ermita da azpimarragarriena, 231 maila dituen bide batetik sarbidea duena.

Ermitak herri debozio edo jainkozaletasunean errotze sakona du, batez ere arrantzaleen artean, izan ere barnealdean urperatzeko zorian dauden itsasontziak erakusten dituzten margolanak eta ofrenda moduan eskegitako itsasontzien maketak aurki daitezke. Kondairak dioenez, San Juan-ek, Bermeora iristean, hiru pausu handi eman zituen eta ermitara iritis zen. Pausu haien aztarnak bidean laga zituen, haietako azkena ermitarako sarbidea ematen duen azken mailan.

Bisita Mundaka eta Gernikaruntz jarraituko dugu.

Mundaka bere kultura, tradizio eta hizkuntza mantentzeko gai izan da. Munduko toki guztietatik etortzen diren surf-a gustuko dutenenentzat gune ospetsua da, Europako ezker olaturik onenetakoa bezala ezagutzen denaz gozatzera etortzen direnak.

Gernika euskal askatasunen eta bakearen ikurra da. Bertan Batzarren Etxea aurkitzen da, Bizkaiko insituzioetako erakunderik gorenena, Zuhaitz mitikoaren ondoan kokatua, euskaldun guztien ikurra eta Erdi Arotik Bizkaiko Jaurerriko batzarkideen topagunea dena.

Batzar Aretoa bere erdigune muina da, eta gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusien bilkurak bertan ospatzen dira.

Pertsona bakoitzeko prezioa: 80,00 €, BEZ-a barne.

Prezioan barneratuta dago: autobusean bidaia, gida, txakoli upeltegian bisita eta ardo-dastatzea, bazkaria eta batzar etxerako sarbidea.


 

 

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

Txangoari Donostiako bisitaldi gidatuko batekin emango diogu hasiera, itsasora irekitako hiria, dotorea eta fina. Munduko badiarik ederrenetako bat du, La Concha deiturikoa, eta hiru hondartza (La Concha, Zurriola eta Ondarreta). Donostia mendiz eta behatokiz (Igeldo,Urgull, Ulia eta Santa Klarako irla) inguratuta eta Urumea ibaiaren bi aldeetara eraikia dago.

Txangoari Donostiako bisitaldi gidatuko batekin emango diogu hasiera, itsasora irekitako hiria, dotorea eta fina. Munduko badiarik ederrenetako bat du, La Concha deiturikoa, eta hiru hondartza (La Concha, Zurriola eta Ondarreta). Donostia mendiz eta behatokiz (Igeldo,Urgull, Ulia eta Santa Klarako irla) inguratuta eta Urumea ibaiaren bi aldeetara eraikia dago.

Hiriaren erdigunean Victoria Eugenia Antzokia, Maria Kristina Hotela, Udalbatzaren Etxea, edo Artzain Onaren Katedrala bezalako eraikin ospetsuak aurki ditzakegu. Hiriak Belle Epoque-aren garaian europar aristokraziaren bisitaldi ugariak jaso zituen.

Antzinako eraikinak proposamen arkitektoniko berri eta modernoekin batera bizi dira, Rafael Moneok diseinatutako Kursaal eraikina edo Txillidaren Haizearen Orrazia eskultura aski ezaguna bezala. Hiriko Alde Zaharra hiriaren bihotza da, hainbat eraikin azpimarragarri aurkitzen dira bertan (Santa Maria del Koro basilika adibidez) eta donostiar sukaldaritza eta pintxo zoragarriak dastatzeko aukera paregabea da.

Sagardotegi batean bazkalduko dugu, sagardoa egin eta botilaratzen den lekua. Sagardotegietan zerbitzatzen den ohiko menua dastatuko dugu, ondorengo platerez osatua egoten dena: bakailao tortila, entsalada, txuleta, gazta, irasagarra eta intxaurrak, guztia sagardo on batekin.

Bazkariaren ondoren Biarritz-era joango gara, Frantziako hegoaldeko kostaldean kokatutako hondartza hiri dotorea, nobleziaren oporgune ospetsua izandakoa eta gaur egun suf-aren europar hiri nagusia.

Ospea 1854. urtean lortu zuen, orduan Eugenia Enperatriz-ak, Napoleón II-aren emazteak, gaur egun Hotel du Palais-a den Jauregia erakitzea erabaki zuen urtea hain zuzen.

La Grande Plage gune garrantzitsua da, non kasinoa bertan kokatua dagoen, monumento historiko bezala izendatua dagoen "Art Decó" eraikin bat.

Pertsona bakoitzeko prezioa: 65€ BEZ-a barne

Prezioan barneratuta dago: autobusez bidaia, gida, Donostiatik bisita gidatua, sagardotegian bazkaria eta Biarritz-era bisitaldia.

Azken eguneraketa: Ostirala, 17 Urria 2014 12:58

Bisitak: 7502

Video Bilbao

Idazkaritza Teknikoa – EVENTIA Tel.: + 34 94 405 78 85 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Icot 2015