17 Urr

Metroa

Norman Foster-ek diseinatua, Bilboko metroa 1995. urtean zabaldu zen. Metroko geltokietarako sarbideak, bertakoek “fosterito” bezala izendatu dituztenak, oso erraz antzeman daitezke.

Informazio gehiago: WWW.METROBILBAO.NET 

 

 

Tranbia – EUSKOTREN

Tranbia hiria bisitatzeko garraiobide oso ona da. Bere ibilbidea Alde Zaharretik Euskalduna Jauregirarte doa, Abandoibarrako erdigunean. Hiriko ountu turistiko eta arkitektoniko nagusienetan geltokiak ditu: Riberako Azoka, Arriaga Antzokia, Udaletxea, Guggenheim Museoa...

Informazio geihago: WWW.EUSKOTREN.ES 

 

 

Autobusa

Bilbok hiri-autobus sare zabala du. Markesinak oso erraz antzematen dira eta pantailak dituzte, non geltoki bakoitzetik igarotzen diren lineak eta hurrengoko autobuserako gelditzen den estimatutako denbora adierazten diren.

Informazio gehiago: WWW.BILBAO.NET/BILBOBUS 

 

 

Bilbo Bizkaia Card:

Bilbo Bizkaia Card garraiobide publikoa eta Bilbo eta Bizkaiako eskaintza turistikoa eskaintzen dituen txartela da. Bilbo Turismo-ko bulegoetan eta Internet bitartez eskuratu daiteke.

25 museo, monumentu eta bisita turistiko baino gehiagotarako sarbidea ematen du; hiriko eta hiri arteko garraiobide mota desberdinetan bidaia kopuru mugagabe bat, eta aisia, jatetxe, erosketak, etab-erako deskontuak eskaintzen ditu.

Bilbo Bizkaia Card - 24h: 30,00 €
Bilbo Bizkaia Card - 48h: 35,00 €
Bilbo Bizkaia Card - 72h: 40,00 €

 

 

Bizkaia eta Euskadiren inguruko informazio gehiago:

 

Bilbo: WWW.BILBAOTURISMO.NET 
Bizkaia: WWW.MYBILBAOBIZKAIA.COM 
Euskadi Turismoa: WWW.TURISMO.EUSKADI.NET 

 

 

Video Bilbao

Idazkaritza Teknikoa – EVENTIA Tel.: + 34 94 405 78 85 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Icot 2015