Bertaratuko direnentzako informazioa
NOLA IRITSI
HEGAZKINEZ
Bilboko aireportua, Santiago Calatrava-k diseinatua, hiriko erdigunetik 12 km-ra aurkitzen da. Estatu mailako eta nazioarteko ia 30 hiriekin lotura zuzenak eskaintzen ditu eta Espainiako iparrraldeko erreferentziazko aireportu bihurtu da. 2013. urtean ia 4 milioi bidaiarik erabili zuten aireportua.
Informazio gehiago: WWW.AENA.ES
AIREPORTUTIK BILBO ERDIGUNERAKO BIDAIA
Autobusa
A3247 Bizkaibusak Bilboko aireportutik lotura azkarra eta erraza eskaintzen du. Ondorengo geldialdiak ditu: Alameda Recalde, 14; Gran Vía (Gobernuko azpiordezkaritza); Gran Vía, 74 eta Termibus ( Bilboko autobus geltokia).
Ordutegia: Aireportua – Bilbo: 6:20etatik 00:00etara 20 minuturo.
Bilbo – Aireportua: 5:20etatik 22:00etara 20 minuturo.
Informazio gehiago: WWW.BIZKAIA.NET
Taxia
Aireportuko kanpoaldean aurki daitezke erraz.
Gutxi gorabeherako tarifa (aireportua – Bilbo): 35,00€
ERREPIDEZ
AP-8 autopisatak Donostia eta Irunekin du lotura, non bertatik Burdeos, Paris, Toulouse eta Montpellier hirietara hel daitekeen.
AP-68, Ebroren bailaratik behera doana, Gasteiz, Bartzelona eta AP-7arekin du lotura, azken honen mediterranear kostaldea zeharkatzen duelarik.
AP-68tik ere Burgosera heltzen da zuzenean, eta bertatik Madril, Valladolid edo Portugalera.
Beste bigarren mailako errepideak ere badaude, baina orokorrean, praktikoena aipatutako ibilbideetatik iristea da.
TRENEZ
Abandoko geltokia (RENFE), Plaza Zirkularrean dagoena, Bilboko tren geltoki nagusia da. Madril , Bartzelona edo Zaragoza bezalako Espainiako hiri nagusienekin lotura duten distantzia txiki eta luzeko zerbitzuak eskaintzen ditu. Geltokian metro eta tranbiarekin lotura dago.
Norako eta tarifei buruzko informazio gehiago: WWW.RENFE.ES
EUSKOTREN-ek Atxuriko geltokitik tren zerbitzuak eskaintzen ditu Bermeo, Durango, Gernika, Busturia...bezalako hirietara.
Norako eta tarifei buruzko informazio gehiago: www.euskotren.es
La Concordia-ko geltokitik FEVE-k Zalla eta Balmaseda bezalako aldiriko norakoak eskaintzen ditu.
Norako eta tarifei buruzko informazio gehiago: WWW.FEVE.ES
AUTOBUSEZ
Termibus Bilboko autobus geltokia da. Eskualde mailako, estatu mailako eta nazioarteko loturak eskaintzen ditu.
Geltokian metro, tranbia eta aldiriko RENFE-rekin loturak daude.
Más información sobre destinos y horarios: WWW.TERMIBUS.ES