25 Eka

1GO ETAPA: MERKATARITZA HIRIA

1300. urtean sortua Don Diego Lopez de Haro Bizkaiko Jaunak emandako Hiri-Gutunaren bitartez, lurralde baten esleipenarekin. Bere kokapen geografikoak eta barne portua izateak merkataritza eta industria garapenaren aukerak errazten zituen.

Hartzen duen lursailerako moldapena agerikoa da, antolaketa erregular batean: partzelazio uniforme bat zazpi kale paralelorekin eta bere kantoi perpendikularrak; egun mantentzen den eskema.

Hiri hasiberria ondorengoez osatuta zegoen: Santiagoko eliza Iparraldean, harresia eta harresietik haratagoko zenbait eraikin- San Anton Alkazarraren lekua hartuz zubi ondoan-, San Nikolaseko (arrantzaleena) aldiriak, Begoña eta Bilbo Zaharra.

Gaztelatik etortzen zen artilearen bideak, Enkartazioak gurutzatzen zituen itsasoz Iparraldeko herrialdeetara lehengaiak esportatzeko eta jada landutako ehunak, besteak beste, inportatzeko. Ollargan-eko (Miribilla) meatzeetako mea ere esportatzen zen. Harresiz inguratutako eremua jada lohiz betea zegoen 1442 urtean.

Hiriaren lehenengo hedadura edo “zabalpena” XVI. Mendeko lehen zatian planteatu zen, Iparralderuntz. San Antonen ondoko Udaletxea bezalako eraikin berriak eraikitzen diram eta Plaza Zaharra (azoka) bezalako leku berriak sortzen dira, Erriberan. Auzoetan etxebizitza eta merkataritza-lokalek, errematezko etxe-dorreek, elizek, eraikin bitxiek eta leku publikoek XVI. Mende erdiko hiri eremua osatzen dute.

Bi uholde eta 1571ko suteak hiria guztiz hondatzen dute. Berreraikitze bat beharrezkoa da, “lehen eraikitze ordenantzak” argitaratzen dira, antzinako eskema partzelario gotikoa mantenduz, ustiapen intentsiboago batekin eraikinen altuera igoaz, harrian.

XVII. mendean alde zaharrak erradial egitura bat hartzen du, “ingurabide” edo kale periferikoei eta Arenal-erako “Erriberaren zabalpena”ren hedapenari esker. Kale berriak eta bi aldiriren hobetzea (Bilbo Zaharra, Ibeni).

XVIII. mendea: hazkunde txikia, bertako burgesiaren luxuzko etxeak eta etxebizitza merkeen eskasia. San Nikolas eliza. 

 

2GO ETAPA: INDUSTRIA HIRIA

 XIX. mendean hiri historikoaren gainbehera eta hiri berri baten sorrera ematen da, Itsasadarretik haratago. Plaza Berria bezalako noizbehinkako ekimenagatik ere, Loredo Planaren ondorio, gertakari multzo batek hiria bere mugara iristera eramaten dute.

Abandoko ibarraren gainetiko hedapenaren beharrak ondoz ondoko proeiktuetan islatzen da ( Silvestre Pérez-en "Bakearen Zubia" (1801), Amado Lázaro-ren hiri utopikoa (1862)...).

1876. urtean Alzola, Achúcarro eta Hoffmeyer-eko Hedatzearen proiektua onartzen da. Lursail egoki batzuen gain leku eskema interesgarri bat garatzen da hiri diseinuko alderdiak zehaztuz, Bide Nagusiaren formalizazioa, enparantzen kokapena eta zenbait gorabehera topografikoren kontserbazioa bezalakoak. Bilbo Itsadarraren gaineko hiri bat izateko bidean da. Abandora anexioa 1890 urtean.

XX. mendean: Hedapenean burgesiaren finkapena, langile-auzo periferikoak (la Casilla eta Errekaldeberri). Hedapena: Begoña eta Deusto (1924). Langile-auzoak (Lorategi Hiria, Urizar Dorrea...).

 

3GO ETAPA: ZERBITZU HIRIA

 

Gerra ondorengo denboraldian hazkunde demografiko handi bat ematen da eskulanaren eskariaren ondorioz, Itsadarraren bi aldeetako hiri garapena bultzatzen duena. San Inazio auzoa dentsitate erdiko eta leku kalitate altuko etxebizitzen eredu da.

60. hamarkadan kontrolik gabeko garapen bat nagusitzen da, ordenik gabeko hezkunde batean islatzen dena (lur eremuaren okupazio intentsiboa, mende hasierako eraikinak altuerako beste eraikinengatik ordeztea, mendi hegaletan bloke irekien bereizi gabeko eraikitzea…). Zentro eta Hedapeneko despopulatzea, bulegoen erabilera berriak, periferiaren okupazioa.

1983ko uholdeak Alde Zaharraren birgaitze osorako leherrarazlea izan ziren. Itsasadarraren ondoan leku erabilgarri berriak sortzen dira industria desegitearen ondoren (Abandoibarra). Txurdinaga bezalako auzo periferikoak antolatutako hiri-planifikazio batekin sortzen dira.

1995eko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorrak etorkizuneko Bilbo hiriaren gida-lerroak ezartzen ditu: zerbitzu hiri bat.

 

Informazio gehiago, "BILBAO arquitectura architecture" liburuan, Francisco J. García de la Torre eta Bernardo I. García de la Torre arkitektoek argitaratua


Video Bilbao

Idazkaritza Teknikoa – EVENTIA Tel.: + 34 94 405 78 85 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Icot 2015