KIROLAK

sport

ARTEA

art

ENPRESA

business

HEZKUNTZA

ICOT-ERAKO IZEN EMATEEK HAZTEN JARRAITZEN DUTE

 

Hauek dira COASek eta TuInnovasek antolatzen duten Nazioarteko Pentsamendu Biltzarrean (ICOT) orain arteko izen emateak.

Zenbakia bera jadanik berri ona da, oraindik batzarrerako bi hilabete geratzen direlako eta jakin badakigulako, beste ICOT arrakastatsu batzuetan 1.400 bat izen emate egon izan direla.

Azken hilabete honetan, eta WWW.ICOT2015.COM aurretiazko programaren irekieraren ondoren, igoera itzela izan da. Programak 4 egun eta erdi barne-hartzen ditu, eta bertan, nazioarteko maila altuko 14 hizlari, 15 hizlari gailen eta 25 hizlari gonbidatu izango dira hitzaldiak, tailerrak, txostenak, panelak, praktika onak, sinposioak, 'think thank' eta mahai biribilak antolatzen.

Jarduerak osorik alokatu den Euskalduna Jauregian eta arte jardunaldi jakin batzuk jasoko dituen Guggenheim Museoan izango dira.

Dr. David Perkins-ek (Harvard Unibertsitateko irakaslea eta ICOTetako hainbat ikerketa programatako zuzendaria), Bengt Lennartson-ek (Linkoping-eko Unibertsitateko, Suedia, irakasle emeritua), Robert Swartz-ek (Massachusetts-eko Unibertsitateko irakasle emeritua eta NCTT-ko zuzendaria (National Center for Teaching Thinking)), Jane Stewart-ek (Independent Schools-etako zuzendaria, (Victoria – Australia)), John Edwards-ek (James Cook University, Australia eta Education Network-eko sortzailea) eta Karin Morrison-ek (Victoria, Australiako eskola independenteetako garapeneko zuzendaria) osatutako ICOTen babes Batzordea oso pozik dago lehen aldiz hizkera espainoleko herrialde batetan antolatzen den ICOT honen kudeaketarekin.

1.500 bat pertsona azaltzen badira, Bilboko hirian ICOTak 3.5 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izango duela kalkulatzen da.

Biltzarraren web orriaren inguruan ere aipagarria da sortu zenetik hona 96 herrialdetako 114.033 bisitari izan direla.

 

Video Bilbao

Idazkaritza Teknikoa – EVENTIA Tel.: + 34 94 405 78 85 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Icot 2015