KIROLAK

sport

ARTEA

art

ENPRESA

business

HEZKUNTZA

28 Api

Guy Claxton Winchester Unibertsitateko irakaslea eta ICOT 2015eko hizlaria da. Bere ustez, 'ikasleak aurretik garatu gabeko ideiekin adimena lantzen duen bitartean ikasten ikastea izan behar litzateke eskolaren helburua'.

Ikasgela neurona gimnasio gisa, non ikasleek adimeneko 'muskuluak lantzen' eta inteligentziaren mugak zabaltzen dituzten. Pisuak, ongi sistematizaturik pentsamendu tresnak; korrika-zinta, iraupen-lasterketa bat den bizitzarako prestatzen duen ikasketa prozesu amaigabe eta malgua; monitoreak, errendimendu altuena lortzeko ikaslearen emozio, kognizio eta gizarte dimentsioak integratzen dakiten irakasleak. Duela hamarkada batzuk, 'ikasketa boterea' esaldia bere egin zuen, berak garatutako hezkuntzaren inguruko ikuspegiaren oinarrian ezarriz. Bere ustez, 'eskola-gimnasio ideal'-ean, inteligentziaren ideia murriztaileek eragindako mugetatik at ikasten ikasten du ikasleak. Claxton ICOTean izango da datorren uda honetan.

Irakasle gehienek ikasleak adimen kategoria finkoen barnean sailkatzen jarraitzen dutela uste al duzu, horrek hobekuntza indarra mugatuz?

Aldaketak nabaritzen hasia naiz, nahiz eta irakasle gehienek euren ikasleen inteligentzia kantitatea zehazki neurtu dezaketela eta bikain, kaskar eta antzerako etiketak erabiltzeko eskubidea dutela uste izan. Carol Dweck-en lanak gogoratuz, erakutsi du gazteek euren inteligentzia zerbait mugiezina delako ideia erosten dutela, honek, eragin okerra du ikasketari aurre egiteko eran: abenturazaletasuna murrizten da, ez daude horren motibatuak eta zailtasunak direnean errazago baztertzen dituzte.

Irakasleak transmititzen duenaz gain, ikasleak gaitasun intelektualarekiko dituen iritziak determinatzen dituen beste faktorerik ba al da?

Dweckek Chilen garatutako ikerketa batetan ondorioztatzen du garapen bidean dauden lurraldeetako ikasleen iritziz euren inteligentzia murritza delako ustea dutela eta lurralde garatuetakoek aldiz, ikuspegi zabalgoa dutela. Bestalde, ikerketa horretan inteligentziaren ikuspegi zabalgoa duten lurralde azpigaratuetako ikasleen ikasketaren ibilbidea herrialde aberatsetakoena bezain egokia da. Beraz, desabantaila ekonomikoarekin ikasten duten ikasle horiei inteligentzia zabaldu dezaketela transmititzen badiegu, errendimendua handitzen lagunduko diegu. Honek irakaslea entrenatzaile mental gisa hartzea dakar.

Horrelako hezkuntza proiektuak eta ebaluaketa kuantitatiboaren (PISA, herrialdeko league table-ak) garrantziaren igoerarekin elkartzerik ba al dago?

Hezkuntza komunitatearen zati handi batek gatazka sortzen dela uste du, baina hau ez da horrela. Ikaslea ikasketan malguagoa izaten bada eta auto-estimua garatzen bada, ikasleak azterketetan errendimendu altuagoa izatea ere lortuko da.

Baina ebaluaketa birformulatu behar dugu eta emaitzan arreta gutxiago jarriz ikasketa prozesuan gehiago oinarritu?

Egokiena litzateke, baina azpimarratu nahi nuke, gaur egungo hezkuntza sistemak ere ahalbidetzen duela era interesgarriagoan irakastea eta ikasketaren boterea indartzea. Ez dugu mugiezintasunaren aitzakiatzat hartu behar. Hau esanik, noski nahiko nukeela ebaluaketak mundu zail eta lauso batetan bizirauteko ikasleen gaitasunetan arreta jartzea. Ezagutza baino gehiago, pentsatzen jakitea balioztatzen duen lan munduan ikasleei erabilgarriak izango ez zaizkien ezagutza piezaz betetako motxilak eramatera behartzen jarraitzen dugu.

Arazoa da ez dakigula XXI. mendeko hezkuntza osatuko duten gaitasun horiek nola ebaluatu. Trantsizio momentuaren erronkak.

Nola egin ikusten hasi gara. PISAk berak problemak askatzea eta talde-lana bezalakoak kontuan hartzen ditu jada. Askok aldaketa azkarragoa izatea nahiko genuke, baina jadanik hasi da eta ziur nago etorkizunean atuo-ebaluaketa, hausnarketa inteligentea, ikasketarekiko jarrerak... barneratzen dituzten metodoak garatzen lagunduko duela. Onuragarria litzateke ezagutzetan oinarritutako eta zenbakien bidez egindako ebaluaketa fidagarriagoa eta zehatzagoa delako ideia deuseztatzea; izan ere, alde batera uzten ditu garrantzia askoko faktoreak, adibidez, emozioak kudeatzeko gaitasuna.

Emozioen gaiak gero eta pisu handiagoa hartzen du eskoletan. Enfoke holistikoagoetarako joera al dugu? Gure emozio eta kognizio dimentsioak, eta baita, fisiko eta sozialak, hobeto integraturik al daude?

Dudarik gabe. Gaur egun, ikastetxeek, Erresuma Batuan behintzat, garrantzia gehiago ematen diote inteligentzia emozionalaren garapenari. Jadanik ez da joera progresista gisa hartzen, baizik eta, errendimendua hobetzeko oinarri enpirikoa duen estrategia modura.

Meditazio budistan oinarritutako mindfullness teknika praktikatzen duzula irakurri dut. Erokeria litzateke pentsatzea teknika mota hau XXI. mendeko hezkuntzan sartuko dela kirola eta Gorputz Hezkuntza bezala?

Ez, ez da erokeria. Erresuma Batuko hainbat eskolek interes handia erakutsi dute mindfulness-arekiko eta meditazioarekiko; ospeak zerikusia du meditazioak emozioen kudeaketa hobearekin, kontzentrazio gaitasuna handitzearekin eta osasun fisikoarekin zerikusia duela erakutsi duten zenbait ikerketekin.

Kognitiboaz gain beste gaiekiko esku hartzea duen eskola batekiko arazorik ba al dute familiek?

Gurasoek euren 70eko hamarkadako esperientzian oinarrituriko hainbat ideia dituzte. Funtsezkoa da familiak ere XXI. mendeko hezkuntza hobe ulertzeko heztea. Bidea errazten du eurekin elkartu eta galdetzeak: 'Nolakoa izango da zuen haurrek hemendik 20-30 urtetara bizi beharko duten mundua?'. Normalean ideiarik ere ez dutela erantzuten dute, eta horri esker, hezkuntza berri batekiko harrera adeitsuagoa izaten dute, Jean Piaget-ek zioen bezala, zer egin jakitea da zer egin ez dakigunean.

Zure kezketako bat belaunaldi berriek frustrazioarekiko duten tolerantziarik ezean datza. Batetik, publizitateak, gehiegizko teknologiak eta gurasoen gehiegizko babesak edozein unetan edozer lor dezaketela sinestarazten diete. Bestalde, mundu lauso batek, malgutasuna eskatzen du. Irakasleak kontuan izan behar du oposaketa honek eragiten duen tentsioa?

Momentuko sariketak maila guztietako arazoak sortzen ditu ikasleengan. Zinez uste dut ikastetxeek kontuan hartzen dutela ikasleek euren atentzioarekiko kontrola izatea estimulu kontaezinek xurgaturik izan beharrean, benetan garrantzitsuak diren gauzetara bideratzeko. Bestalde, ezin diogu errealitateari bizkarrik eman... Gakoa funtzionatzeko bi moduen arteko oreka lortzean datza eta belaunaldi berriek epe luzean emaitza egokiak eman ditzakeen ariketa batetan arreta jartzeko gaitasunik galdu gabe interneten nabigatzeaz eta adimenaren nahasteaz gozatzea.

Fuente: Magisnet

Video Bilbao

Idazkaritza Teknikoa – EVENTIA Tel.: + 34 94 405 78 85 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Icot 2015