KIROLAK

sport

ARTEA

art

ENPRESA

business

HEZKUNTZA

ZERGATIK IZANGO DA ICOT 2015 GARRANTZITSUA HEZKUNTZARENTZAT

Pentsamendu analitiko, kritiko eta sormenezkoak hezkuntza mundurako duten garrantzia zalantzazko garai hauetan ukaezina da, eta hauen eskuratzea eskolan hasi eta bizitzan zehar perfekzionatzea, bizi garen gizartearen etorkizunean aldaketa garrantzitsu bat suposa dezakete.

Adituek ikastetxe eta unibertsitate ikasgaietan barneratzea proposatzen dituzten metodologia desberdinek, eta pentsatzeko gaitasun onek, irakaslearen eta gainontzako hezkuntza elkartearen egiten jakitean aldaketa bat eskatzen dute.


Hala ere, ez da bakarrik metodologia berriak barneratzea, heziketa bakiabideak handitzea edo ikasgaiak berrikustea, baizik eta eskola eta unibertsitate Instituzioak egiazko ikasketa komunitateetan bihurtzea, non bere partaide guztiek bizitzan zehar ekin, ikasi, elkarbanatu eta hobetzen saiatu daitezen.


Pentsamendu sistemikoa antolaketa guztien hobetzean lagundu dezakeen bideetako bat da, eta antolaketa edo erakunde guztiak hobetzen diren heinean, gizartea hobetuko da.

 

Gauza da: Nola egin dezakegu?

Nazioarteko mailan burutzen ari diren esperientzia eta ikerketak Bilbora ekartzea, hemen egiten direnak erakustea eta mundu mailako agente desberdinen artean ikasketa sareak eraiki eta arrakasta praktikak elkar trukatzea tentagarria iruditu zitzaigun, gaitasunetan oinarritutako prozedimenduak, eta giza garapenean oso garrantzitsua den pentsamendu sakonaren ariketa eta praxis-a praktikan jartzea interesa dutenentzat.


Hezkuntza protagonista nagusia izango da astean zehar. Hala ere, ICOTera enpresa, artea eta kirolaren munduak ekarri nahi izan ditugu, elkarren artean harremana duten gizakiaren arloak hain zuzen. Arrazoi honengatik, beren garrantzia izango dute hezkuntza arloarekin erlazionatuta dauden aldi bereko saioetan.


Munduko toki guztietatik komunikazioak jasotzen ari gara: Singapur, Zelanda Berria, Hegoafrika, Israel, Suedia, Finlandia, Italia, Belgika, Erresuma Batua, Australia, EEBB, Kolonbia, Mexiko, Argentina, Txina, India, Trinidad eta Tobago...

COAS eta Tu Innovas hainbat hamarkada daramatzate arlo desberdinetako hezkuntza berrikuntzan interesa izaten. 2012. urtean batzar hau Espainiara ekartzea oso aukera ona iruditu zitzaigun – ingelesez egiten ez duen herrialde batera ekartzen den lehen aldia-. 1982. urtetik hona ospatu diren ICOTek herrialdeetako hezkuntza sistemetan aldaketak eragin dituzte. Honako hau Euskal Herria eta Espainiarentzako aukera oso ona izango da.

Video Bilbao

Idazkaritza Teknikoa – EVENTIA Tel.: + 34 94 405 78 85 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Icot 2015