KIROLAK

sport

ARTEA

art

ENPRESA

business

HEZKUNTZA

Berriak

REUVEN FEUERSTEIN IRAKASLEA GOGOAN (1921-2014)

Feuerstein Institutuko sortzaile eta zuzendaria. Psikologo tekniko, kliniko eta kognitiboa da eta Feuerstein Institutuko ikuspegiaren, kontzeptuen, praktikaren eta oinarriaren erantzulea da.

Biografia

Reuven Feuerstein (Errumania 1921) 9 seme-alabako familian hazi zen. Bukaresteko Irakasle Eskolan ibili zen eta ondoren, psikologia ikas izuen Bukaresteko Onesco Collegen naziek Errumania inbaditzearen ondorioz erbesteratu behar izan zuen arte. 1945ean Palestinako Britainiar Mandatuan ezarri zen eta Holokaustotik bizirik irten ziren haurren irakasle izan zen 1948ra arte. Urte honetan, immigranteei, errefuxiatuei eta desabantailak dituzten biztanleei egokitutako hezkuntza eta psikologia proiektuak garatuko zituen ibilbide bat ezarri zuen.

Feuerstein Europara itzuli zen Genevako Unibertsitatean Psikologia orokor eta klinikoan graduatzeko. Bertan, Andre Rey eta Jean Piaget-ekin lan egin zuen eta Karl Jaspers edo Carl Jung bezalako adituen hitzaldietara joan zen. 1970ean, Sorbonako Unibertsitatean Garapenaren Psikologian doktore egin zen.

50etako eta 60etako hamarkadetan Europako Youth Aliyah-en Psikologia Zerbitzuetako zuzendaria izan zen. Proiektu honetan, Israelera hezkuntza gaietara emigratzeko hautagaiak aukeratzen zituen. IQ galderak haur judu marokoarrei egitean emaitzak eskasak zirela ikusi zuen, baina bitartekari baten lanaz emaitzak hobetzen zirela frogatu ahal izan zuen. Esperientzia honen bidez bermatu zuen garaiko inteligentziaren inguruko usteak faltsuak zirela, eta eragin handia zuela ikasketa prozesuen modalitateen diferentziak. Kognizio malgutasuna oinarri hartzen zuten ebaluaketa metodo berriak (Feuerstein LDAP) eta hezkuntza tresna berriak (Feuerstein Instrumetnal Enrichment) garatu zituen. Hauek, adin, herrialde eta gaitasun guztietako pertsonengan ezarri izan dira eta Feuerstein irakaslearen metodoak literatura eta ikerketa askoren oinarrian izaten dira.

Aro honetan, errendimendu baxuko haurren eta hauen hobetzeko aukeraren inguruko tesia garatu zuen irakasleak. Ondorioztatu zuen, hobekuntzarako bidea bitartekoen bidezko harremanean oinarritzen dela. 70az geroztik, Israelen lanean aritu da, berak garatutako teoria Down Sindromedun haurrekin, garun paralisi, autismo, dementzia eta antzeko gaixotasunak dituzten pertsonekin frogatzen. Gainera, metodoa irakasten die terapeuta eta hezitzaileei.

Azken urte hauetan, Feuerstein irakaslearen lana adineko pertsonengan ere aplikatu da, kognizio endekatzea saihesteko.

Sari asko jaso ditu Feuerstein irakasleak: Hezkuntzako Israel Saria, Bakearen Nobel Sarirako izendatu zuten 2012an...

Guztiaren gainetik, Feuerstein irakaslearen irakaskuntza ondorengo esaldian labur daiteke: 'Veahavta LeReacha Kamocha – zeure burua bezala maitatu ezazu lagun hurkoa'- arrazaren, erlijioaren edo herritartasunaren gainetik. Lan ikaragarria egin zuen orientazio eta laguntza eske etorri ziren ehunka pertsonaren alde. Integratzeko laguntza eskaini zien ikasteko behar bereziak zituzten guraso askori. Gogoan izango dute ezagutu zutenek.

 

Azken eguneraketa: Ostirala, 15 Maiatza 2015 12:07

Bisitak: 10806

ICOT-A, XAKEARENTZAKO AUKERA

Joan den martxoaren 23an 'A vivir que son dos días' (Cadena SER) saioan Javier del Pinok egindako elkarrizketan ondorengoa esan zuten Leontxok eta Adriana Salazar-ek: 'ICOTa –beraiek ere bertan izango dira- aukera egokia da erakusteko xakea gaur egun garatzen ari diren eta nazioarteko adituek azalduko dituzten Pentsamendu metodologia berriekin bat datorrela'.

Hausnarketa trebetasunak, adimen ohiturak eta kritika, analisi eta sormen adimenak xakearekin bat datoz'.

Xakeak bere tartea izango du COAS eta TuInnovas elkarteek antolatzen duten biltzar honetan, bertan Pentsamenduaren eta Hezkuntzaren inguruko nazioarteko aditu asko izango dira, Howard Gadner, Edward de Bono, David Perkins, Joseph Renzulli, Arthur L. Costa, Robert Swartz, Richard Gerver, Guy Claxon eta José Antonio Marina, besteak beste.

Azken eguneraketa: Asteartea, 21 Apirila 2015 16:01

Bisitak: 7210

ADIMEN-KOZIENTEARI SOILIK BEGIRATUZ GERO, TALENTU ASKO XAHUTZEN DUGU

Adimen-gaitasun altuetako ikertzailea eta ICOT 2015eko hizlaria da Joseph Renzulli. Tradizioz adimen-gaitasun altuetako ikasleekin erabiltzen ziren estrategiak ikastetxe guztietara zabaltzeko apustua egiten du.

70eko hamarkada amaieran, Renzullik talentu aparteko haurrenganako begirada errotik aldatu zuen. Ordura arte, adimen-gaitasun altua 130 puntu baino gehiagoko adimen-kozienteari lotzen zitzaion. Bere Hiru Eraztunen Teoriari esker, banakoaren ezagutza sail bateko sormen gaitasuna eta ekiteko konpromisoa uztartu ziren. Soilik hiru alderdi hauek elkartuz lortzen da berak 'talentudun joakaera' deitzen duena. Halaber, ingurumen faktoreek eta izaerak berak erraztu edo zaildu dezakete adimen-gaitasun altua.

Teoriak formulatzeaz gain, psikologo hezitzaile honek tradizioz adimen-gaitasun altuetako ikasleekin erabiltzen ziren estrategiak ikastetxe guztietara zabaltzeko apustua egiten du –berak diseinatutako eskolen aberaste modeloari esker-.

Ranzulli ere Bilboko ICOTean izango da Howard Gardner-ekin, David Perkins-ekin edo Robert Sternberg-ekin, besteak beste.

Zure ikuspegiaren arabera, banakoak askotariko sailetan erakusten du gaitasun altua. Inteligentzia bakoitza bere aldetik doan multzotan banatzen da edo banakako talentuak aldi berean multzo bat baino gehiago hartzen ditu? Esan nahi baita: Matematiketan emaitza onak lortzen dituen ikasle batek normalean hizkuntzetan edo musikan ere emaitza onak izaten ditu?

Howard Gardner-en adimen anizkunen teoriari helduz, adimen sail desberdinetan banatzen dela ikusiko dugu, eta ikasleak ez duela zertan gaitasun bera izan sail batean edo bestean. Matematikak eta hizkuntzak horietariko batzuk dira. Beraz, gure erantzukizuna da ikaslea nabarmentzen den sail horietan trebatzea. Beste hitz batzuetan esanda, nire ikuspegia ikaslearen gaitasunak eta ez ahuleziak lantzean datza.

Gardnerek adimen emozionala berak proposatutako zerrendaren gainbegiratu baten ondoren gehitzea erabaki zuen. Zein puntutaraino da garrantzitsua gure gaitasunak garatzen laguntzeko emozioak kudeatzen jakitea?

Ezagutzara, ikerketara eta arteetara ekarpen handiak egin dituztela dakigun aditu askok euren lanarekiko emozio indartsuak dituztela dakigu. Horrela gustatzen zait definitzea adimen emozionala, hau da, gure ekintzak arlo jakin bat hobetu dezakegulako sineste, pasio eta sentimenduek abiarazten dituztela.

Adimen-gaitasun altuaren inguruko debatearen alderdietako bat ikasleek maila bat edo gehiago igotzearen inguruan harilkatzen da; izan ere, adimenaren eta emozioen arteko desdoitzea eragin dezake horrek. Mutil lotsatia eta unibertsitateko mutil sendoak protagonista dituen topikoa...

Kasu bakoitzak bere zera du eta horrela aztertu beharra dago. Hemen Estatu Batuetan unibertsitatera joan eta oso ongi moldatu diren 13 urteko ikasleen adibideak ditugu, baina baita, moldatzea kostatu eta laguntza behar izan dutenena ere. Garrantzitsuena, adibidez, matematiketan abiadura handian aurreratzen duen ikasle batek bere mailako aurrerabidea egiten duten ikasleekin lan egin ahal izatean datza. Berdina gertatzen da ikasleari asko interesatzen zaizkion alorretan: antzerkia, ingurumenarekin zerikusia duten gaiak... Zure ikaskideekiko interes berdinak edukitzeak gaitasun akademiko berdinak edukitzeak adina lagundu dezake talentua garatzeko garaian.

Ikasleak gaitasun edo interesen arabera multzokatzeak eskola barruan ghettoak sortzea eragin dezake?

Hemen faktore asko izan behar dira kontuan, eta ez nuke nahi nire proposamena lege unibertsala bihurtzea. Ez dugu ahaztu behar, gaitasun bereziren bat duten ikasleak gainerako ikasleekin egongo direla horrenbeste nabarmentzen ez diren beste gai batzuetan eta gizarte ekintzek ere leku garrantzitsua hartzen dutela tankera desberdinetako ikasleak harremanetan jartzeko.

30 urte igaro dira eraztunen teoria azaldu zenuenetik. Uste duzu lagundu duela adimen-gaitasun altua dohain jainkotiar aldaezina eta neurtzen erraza delako ustea deuseztatzen?

Bai, uste dut nire ideiek eragin itzela izan dutela munduko hainbat lekutan. Ez dut esan nahi AKa zehazteko testek ez dutenik baliorik, baizik eta historikoki adimen-gaitasun altua izateagatik ezagun egin diren pertsonaiek tradiziozko gaitasun akademikoa, AKa neurtzeko testen bidez zehaztu normalean, beste bi eraztunekin konbinatzen zutela: sormenarekin eta motibazioarekin. Beren biografiek erakusten dute, alor jakin bateko gaitasun paregabea, sormen adimena eta praktikan jarritako motibazioa konbinatuz asmakizunak, obra literario edo musikalak nahiz problemak askatzeko gaitasuna lortu dutela. AK altuko ikasleengan soilik jartzen badugu arreta, eta sormen altuko edo muturreko motibazioko ikasleak ahazten baditugu, talentu asko xahutuko dugu.

Jendearen gehiengoak, bizitzan behin bada ere, sortu al ditzake zuk 'sormen produktuak' deitu dituzun horiek?

Uste dugunak baino gehiagok. Ez ditut zenbaki zehatzak, eta ez dut uste existitzen direnik ere, baina ziur nago gure gazteei aukerak eta baliabideak emanez gero, emaitzek harrituko gintuzketela. Aldiz, ez badiegu sortzaile izaten irakasten, erantzun jakinak dituzten galderak egiten badizkiegu, ezingo dugu euren botere guztia arakatu.

Esandakoaz gain, eskoletan adimena eta sormena garatzeko neurri zehatz bat hartu ahalko bazenu, zein izango litzateke?

Ikasle taldeentzako aberastasun talde ahalik eta ugarienak eskaintzea. Zientzietan emaitza paregabeak dituzten ikasleekin eraikin zientifiko batera egingo dugun txango bat prestatzen ari banaiz, edozein ikasleri emango diot txangora etortzeko aukera. Baina, eta hau da garrantzitsuena, aberastasun orokor horren eraginez hiru, lau edo bost ikaslek alor zientifikoan aurrerapausoak emateko erabakia hartzen badute, ahalik eta baliabide gehien eskainiko dizkiet.

 

SOURCE: MAGISNET

 

Azken eguneraketa: Asteartea, 24 Martxoa 2015 12:51

Bisitak: 12471

25 HERRIALDETAKO 800 LAGUNEK BAINO GEHIAGOK EMAN DUTE IZENA ICOT 2015EAN

ICOT2015erako oraindik 3 hilabete falta badira ere, jadanik 25 herrialdetako 800 lagunek baino gehiagok eman dute izena XVII. Nazioarteko Pentsamendu Biltzarrean. Hezkuntzan, enpresan, artean eta kirolean ekiten eta berritzen ikasten duten pentsamendu komunitateen sorreraren inguruko gogoetak egingo dituzte hizlariek eta entzuleek.

Dagoeneko batzarrean aurkeztuko diren 200 lan baino gehiagoren berri izan dugu. Espainia osoko gonbidatuak izango ditugu, baina baita Australiakoak, Estatu Batuetakoak, Zeelanda Berrikoak, Britainia Handikoak, Suediakoak, Argentinakoak, Mexikokoak, Venezuelakoak, Errusiakoak, Norvegiakoak, Singapurkoak, Hegoafrikakoak, Greziakoak edo Malasiakoak ere. Gehienak ahozko aurkezpenak, tailerrak, praktika on berritzaileak eta posterrak izango dira.

Hizlari gehienak nazioartean ezagunak izango dira; hala nola, Howard Gardner, Edward de Bono, David Perkins, Joseph Renzulli, José Antonio Marina, Arthur L. Costa, Robert Swartz, Richard Gerver eta Guy Claxton. Hauek molde askotako aurkezpenak egingo dituzte: hitzaldiak, tailerrak, sinposioak, 'think thank', mahai biribilak eta praktika onak.

 

 

Azken eguneraketa: Azteazkena, 25 Martxoa 2015 11:07

Bisitak: 5650

Video Bilbao

Idazkaritza Teknikoa – EVENTIA Tel.: + 34 94 405 78 85 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Icot 2015