Información asistentes
Entradas recientes
Saioa Arando
Enpresagintzako "Personas en cooperación: liderazgo y ownership" ezagutza arloko koordinatzailea da eta Mondragon Unibertsitateko Enpresa Fakultateko ikerketa gune MondragonInnovation&Knowledge-ko (MIK) koordinatzaile zientifikoa.
2000-2007 bitartean Fagor Electronican controller moduan aritu zen, bitartean, Deustuko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresen Kudeaketan doktoregoa egin zuen. 2006an ikertzaile gazteek argitaraturiko artikulu onenaren Vanek-HovatPrize saria irabazi zuen 11. IAFEP Nazioarteko Batzarrean.
Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Elkarte Pribatu eta Kooperatibisten Kontseilu Nagusiaren diru-laguntzen bidez babestutako lanak egin ditu, adibidez, langileek enpresan duten parte hartzearen, kooperatibismoaren eta gizarte balioen inguruko proiektuak. Gaur egun, MondragonCooperativeAcademicCommunity (MCAC) osatzen duten Gago, Freundlich, Jones, Kato eta Perotin bezalako ikertzaileekin lanean dihardu. Bere lanak nazioarteko batzarretan, liburuetan (Carberry Editoriala eta EdwarElgar Editoriala) eta aldizkarietan ("ILR Review ", "JEBO" edo "Revesco) publikatzen dira.