Información asistentes
Entradas recientes
Itziar García
Komunikazio publiko eta korporatiboko kontseilaria da eta Nafarroako Unibertsitatean Komunikazio politiko eta korporatiboko Masterreko irakaslea. 2004-2008 bitartean Senatuko komunikazio zuzendari izan zen eta ondoren, Donostiako publizitate eta marketin agentzia batetan nazio mailako hauteskunde eta erakunde kanpainak zuzentzera igaro zen.
Gaur egun, I&G Comunicación Política y Corporativa kontseilaritza zuzentzen du, bertan, komunikazio estrategiak garatzen dira buruzagi publiko eta politikoentzat, marka politiko eta korporatiboentzat eta erakundeentzat. Hau guztia, online eta offline kudeaketaren, brandingaren, publizitatearen, kudeaketa publikoaren eta hedabideekiko harremanaren bidez lortzen dute. 2015az geroztik, eliteko kirolarientzako Comunicar es Ganar kontseilaritzarako estrategiak garatzen ditu.
Euskadiko ACOP-eko koordinatzailea da, Beerderberg aldizkariko editorea da eta El Correon eta Noticias de Gipuzkoan parte hartzen du komunikazio analista gisa.