Information for attendees
Concepción Naval
Hezkuntzaren Teorian katedraduna. 1993az geroztik Nafarroako Unibertsitateko irakaslea da. Errektoreorde izan zen (2001-2012) eta Hezkuntza saileko zuzendari (1996-2001). 2013tik aurrera Hezkuntza eta Psikologia Fakultateko Dekanoa da. 2012-2013 bitartean, Visiting Fellow and Oliver Smithies Lecturer University of Oxford-eko Balliol College-n, eta Visiting Faculty Columbia University-ko Teachers College-n.
Revista sobre Estudios de Educación-eko zuzendaria da. Journal of Social Science Education; Journal Citizenship, Teaching and Learning; eta History of Education and Children´s Literature aldizkarietako editorea da, besteak beste.
Hiritarren hezkuntza eta gizartearen parte-hartzea, gizarte komunikazioak gazteekiko izan duen eragina, metodologia berriak erabiliz hezkuntza metodologiaren berritzea, komunikazio teknologiek eskolan eta unibertsitatean izan duten erabilera edo museoak hezkuntzarako espaziotzat erabiltzea ikertu ditu, besteak beste.
'Parlamento cívico' proiektua sortu zuen eta gidatzen du (2010), Nafarroako Parlamentuak eta 'Ciudadanía y Educación' ikerketa taldeak (1997) finantzatua.